aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Elizabeth Smart (Seattle, 1951ko irailaren 13]]a) estatubatuar aktorea da. Telesail askotan parte hartu du bereziki, besteak beste, Frasier (2000-2001) eta Samantha Who? (2007-2009), zeinagatik hiru Emmy sari irabazi zituen. Geroago, beste bi Emmy irabazi zituen eta Urrezko Globo bat, bi Critics Choice Television Award eta bi Screen Actors Guild Award, hauek Hacks telesailagatik. Beste bi Critics' Choice ere irabazi ditu Fargo (2015eko 2. denboraldia) eta Watchmen (2019) telesailengatik. Antzerki arloan Tony sarietarako izendapenak jasoa da.
Jean Smart | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Seattle, 1951ko irailaren 13a (73 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Richard Gilliland (en) (1987 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washingtongo Unibertsitatea Ballard High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ahots-aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Ikasketak egin ondoren, Jean Smartek antzerki ekoizpen txikietan parte hartu zuen 1970eko hamarkadan. 1981ean egin zuen debuta Broadwayn eta hurrengo urteetan rol txikiak lortu zituen telebistako hainbat saiotan, hala nola Never Say Yes telesailean.
1980ko hamarkadan telebistako filmetan zentratu zen batez ere, Overkill: The Aileen Wuornos Story delakoan adibidez Aileen Wuornos serie-hiltzailea antzeztu zuen.
Filmaketa batean Richard Gilliland aktorea ezagutu zuen; 1987an ezkondu egin ziren, eta elkarrekin egon ziren Gililand 2021ean hil zen arte. Ezkontzatik seme bat jaio zen, Connor Douglas (1989), eta 2009an Forrest adpotatu zuten, urtebete lehenago jaiotakoa.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.