Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Marais, izen osoz Jean Alfred Villain-Marais, (Cherbourg, 1913ko abenduaren 11a - Cannes, 1998ko azaroaren 8a) aktore frantsesa izan zen. Zinema eta antzerki zuzendari ere jardun zuen; horretaz aparte idaztea eta pintatzea gustuko izan zuen. Frantziako eta Europako zinema zuzendari onenekin egin zuen lan: Guitry, Cocteau, Renoir, Demy, Lelouch, Bertolucci, Delannoy, Clément, Pabst, Lacombe, Visconti, Gance...
Jean Marais | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Alfred Villain-Marais |
Jaiotza | Cherbourg, 1913ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Cannes, 1998ko azaroaren 8a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Vallauris old cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mila Parély (1942 - 1944) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, eskultorea, margolaria, antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, autobiografialaria, antzerki aktorea, stunt performer (en) , prosalaria eta argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
| |
Antzerkirako ikasketak egin eta lanean hasia bazen ere, ez zuen arrakastarik lortu harik eta 1937an Jean Cocteau ezagutu zuen arte. Beronek abiaraziko du ganoraz Maraisen ibilbidea zinema eta antzerkiaren munduan, aurretik figurazio lan bakanak eginak bazituen ere. Euren artean berehala sortu zen maitasun harremana, Cocteau hil bitartean iraun zuena (1963). Zuzendariak eskaini zion lehen lanean ez zuen tutik ere esaten, hain zen eskasa Maraisen ahotsa. Hori zuzendu asmoz erretzeari ekingo dio eta itxura batean ahotsa aldatu zitzaion.
1944an Arnaud et Artémideu antzezlana prestatzen eta eskaintzen saiatu zen. Frantzia okupatu hartan, kolaborazionistek boikota egin omen zioten, eta bertan behera utzi behar izan zuen ikuskizuna. Marais, dena den, nazien kontrako erresistentziarako ikur bilakatu zen.
La Belle et la Bête (1946), Les Parents terribles (1948) eta Orphée (1949) filmak dira Marais eta Cocteauren arteko lanean mugarri. Bai kritikak, bai ikusleek oso ondo hartu zituzten aipatu filmak eta aktorearen lana. 1950etik aurrera beste zuzendari batzuen eskutik egin zuen lan: Luchino Visconti, Jean Renoir, edo Sacha Guitry, besteak beste. 1959an berriro egingo du lan Cocteaurekin Le testament d'Orphée filmean. Tartean antzerkiari eskainiko dizkio bere eginahal gehienak.
1960tik aurrera ostera ere arituko da zineman eta munta apaleko abenturazko filmetan ikusiko dugu, ezpatariarena egiten behin baino gehiagotan. Sasoi honetan ere aipatzekoa da Fantômas pertsonaiari eskainitako trilogia (1964-1966).
Hortik aurrera antzerkia izango du lanerako esparru eta gutxi dira zinemara egindako itzulerak; ez, haatik, nolanahikoak. Hortxe dira Jacques Demy, Claude Lelouch edo Bernardo Bertolucci zuzendari ospetsuekin eginiko lanak.
Jean Mareis 1998ko azaroaren 8an hil egin zen Cannesen, bihotzekoak jota.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.