Jean-Marie Musy

politikari suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Jean-Marie Musy
Remove ads

Jean-Marie Musy (Albeuve, 1876ko apirilaren 10aFriburgo, 1952ko apirilaren 19a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1925ean eta 1930ean.

Datu azkarrak Suitzako Konfederazioko presidente, Member of the Swiss National Council (en) ...

1904an zuzenbidean doktoratu zen eta abokatu lanetan aritu zen 1910ean Banque de Crédit Gruyerien bankuko zuzendari izendatu zuten arte.

Alderdi Demokrata Kristauko kide izan zen, eta antiboltxebikek eta ideia antikomunistak eta antiboltxevikeak zituen eta Friburgo kantonamendukoko gobernuko kide izan zen.

Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 1920tik 1934ra, eta Finantza departamentua zuzendu zuen. 1920ko hamarkadako krisi ekonomikoan egindako deflazio-politikak porrot egin zuen. Mussoliniren faxismoak inspiratuta, 1935ean konstituzioaren erreforma egiten saiatu zen, baina ez zuen onartu.

1935etik 1939ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen.

Bigarren Mundu Gerran politikari naziekin harremanetan egon zen. Gerraren amaieran, nazien eta erakunde juduen arteko bitartekari lanak egin zituen kontzentrazio-esparruetan preso zeuden juduak askatzeko.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads