jaun konde biarnesa eta soldadu frantsesa From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Armand du Peyrer (Oloroe-Donamaria, 1598 – Iruri, 1672ko maiatzaren 8a) Iruriko kondea izenaz ezaguna, militar zuberotarra izan zen. Alexandre Dumasek Hiru Musketariak bere eleberrian Monsieur de Tréville izenaz fikzio bilakatu zuen.
Jean-Armand du Peyrer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oloroe-Donamaria, 1598 |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Iruri, 1677ko maiatzaren 8a (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | soldadua |
Kidetza | Goardiaren Mosketariak |
Izengoitia(k) | Comte de Tréville |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | musketari |
Parte hartutako gatazkak | Frantziako Erlijio Gerrak |
Peyrer ez zen aspaldiko leinukoa, bere aita zen Jean du Peyrerrek Iruriko izena sartu zuen familian (Trois-villes edo Tréville izenez). Ama Maria Aramitzekoa zuen, Zalgizekoa. 1607an, Zuberoako Iruri herria (Elizabea eta Casamajor etxeak tartean) erosi zuen eta, orduan, Ipar Euskal Herriko ohituren arabera, aitoren seme bilakatu eta Zuberoako bizkonderriaren noblezian sartu zen.
1616an, hamazazpi urte zituela, aitaren negozioak utzi eta Parisera joan zen militar izateko. Goardian kadete hasi eta, Henrike III.a Nafarroakoaren ahaidea zen bere amaren laguntzari esker, musketariekin 1627 eta 1628an Arroxelako setioan parte hartu zuen, non zauritu zuten. Irurikoak Luis XIII.aren konfiantza osoa zuen. 1634an Musketari Konpainiaren kapitain bilakatu zen. Bertan, 1640an, zenbait senide topatu zituen:
Orduan Martxoaren bosteko eta François-Auguste de Thouren auzia jazo zen. Luis XIII.a ez zen Richelieuz fidatzen, baina ezin zuen kardinala baztertu. Errege-zalea izanki, Irurikoak kardinala gorrotatzen zuen. Martxoaren bostak hori jakinda, bere planean laguntzea proposatu zion. Irurikoak ezetz erantzun eta berak ez zuela inoiz inor erail erran zuen. Hala ere, erregeak agintzen balio berak egingo zukeela esan zuen.
Richelieuk konplotaz jabetu eta Martxoaren bost eta Thou hilarazi zituen. Ezin izan zuen Irurikoa konjurazioan zenik frogatu baina, era berean, ezin zuen horrelako arerioa libre utzi. Erregeari Irurikoa erbesteratzeko eskatu zion eta erregeak baietz esan zuen.
Erregearen pribilegio bati esker Zuberoako bizkonde titulua jaso zuen. Horrela, Parisko Gorteetan zituen loturei esker Zuberoako lurralde asko eskuratu zituen, tartean Mauleko gaztelua.
1642ko abenduaren 4an Richelieu hil zenean, erregea Iruriko jaunaren leialtasunaz gogoratu eta berriro musketarien buru izendatu zuen Tréville. Hilabete batzuk geroago, 1643ko maiatzaren 14an, erregea ere hil zen. Trevillek babesle nagusia galdu zuen, baina Ana Austriakoa erregeordeak, bere zerbitzuak eskertzeko asmotan, Iruriko jauna konde bilakatu zen.
Jules Mazarin ministro berri bihurtu eta laster hasi ziren kardinalaren eta musketarien arteko tira-birak, gero gorrotoa sortuko zutenak. 1646an, Iruriko kondeak konpainia utzi behar izan zuen eta Mazarinek Mancini bere iloba hautatu zuen oinordeko. Laster konpainia desegin zuen.
Bere karrera politikoaren bukaeran berrogeita zazpi urte besterik ez zituen. Ez zuen Frondan parte hartu eta Zuberoan geratu zen. Azkenean Foix Herriko gobernadore bilakatu zen. Legez errege lurrak ziren herri lurrak erosi zituelako haserre, 1661ean Matalas apaizaren herri matxinada piztu zen. 1660 eta 1663 artean Elizabea jauregia eraiki zuen, non 1672an hil zen.
Peyrerrek seme bi izan zituen, biak hura baino lehen hilak.
Pertsonaia zenbait filmetan agertu da. Hona hemen bera antzeztu duten aktoreak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.