Remove ads
musketarekin armatutako infanteria arineko soldadua From Wikipedia, the free encyclopedia
Mosketariak, Aro Modernoan, mosketez armaturiko soldaduek eraturiko unitate militarrak izan ziren, Europa eta Asiako armadetan erabili zirenak.
Frantzian, Antzinako Erregimenaren garaian, subirano eta agintarien guardia pertsonala osatu zuten.
Mosketari taldea, Frantzian, Luis XIII.a Frantziakoak sortu zuen 1622an, eta bere jatorria haren aitaren erregimentu batean du, karabinak erabiltzen zituena.
Luis XIII.a, konpainia, mosketez hornitu zuen, honek, mosketari izen herrikoia eman ziolarik. Guardia berria, 100 mosketariz eta 3 ofizialez osatua zegoen, infanteria eta zalditeria formazioetan banatua.
Handik gutxira, guardia, Luis XIII.aren gerra ministroa zen Michel Le Tellierrek erreformatu zuen, nork, armadan, urte kopuru zehatz bat betetzea agindu zuen, mosketarien taldean sartu aurretik, eta, bereziki, nobleei, hauek ofizial maila lortu baino lehen. Noble askok zerbitzu hau egitea bilatu zuten, mosketarien konpainien zati izateak suposatzen zuen pribilegioagatik.
Errege Guardiaren zati izan ziren, hau, gainera, Garde du Corps edo guardia pertsonalaz eta Suitzar Guardiaz edo jauregiko guardiaz osatuta zegoelarik. Mosketarien betebehar zehatza zen erregea babestea, erregea jauregitik kanpo zegoenean.
Sortu eta gutxira, Richelieu Kardinalak bigarren mosketari konpainia bat sortu zuen, bere babes pertsonalerako. Kardinala, 1642an hil zenean, konpainia, haren ondorengo izan zen Julio Mazarino kardinalarengana pasa zen, honek, lau urte geroago, 1646an, taldea desegin zuelarik.
Mosketariak, berriz agertu ziren 1657an, 150 gizoneko konpainia bat bezala. Mazarino 1661ean hil zenean, kardinalaren mosketariak, orduan, Luis XIV.a Frantziakoagana pasa ziren.
Bi konpainiak, 1664an berrantolatu ziren. Batek Mosketari Grisak izena hartu zuen, eta besteak, Mosketari Beltzak, euren jantzien koloreagatik. Aldi berean, konpainia bakoitzeko partaide kopurua bikoiztu egin zen.
Mosketariak, Antzinako Erregimeneko konpainia militar ospetsuenen artean zeuden, eta, hasiera batean behintzat, konpainiak, nobleentzat erreserbaturik zeuden.
1776an, Luis XVI.a Frantziakoaren erregealdian, konpainia, desegina izan zen, arazo ekonomikoak medio. 1789an birmoldatua, handik gutxira berriz desegina izan zen Frantziako Berrezarpenak, mosketariak birsortzen ditu 1814an, ondoren, behin betirako desegiteko, 1816an.
Euren izena, ondoren, Alexandre Dumasen eleberri batzuetan ezaguna egin zen, Hiru mosketariak eta Hogei urte geroago eleberrietan bereziki.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.