Antzinaroaren nafar historialaria (1973-) From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Andreu Pintado (Iruña, 1973) nafar historialaria da, bereziki Antzinaroa ikertzen duena.
Javier Andreu Pintado | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea Coimbrako Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Antzinaro klasikoaren historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa Errioxako Unibertsitatea Zaragozako Unibertsitatea UNED |
oppidaimperiiromani.blogspot.com |
Zaragozako Unibertsitatean Historia ikasi zuen eta ondoren, Coimbra, Oxford, Munich eta Heidelbergeko unibertsitateetan prestakuntza osatu zuen, bai eta Alexander von Humboldt Fundazioko beka lortu. 2011z geroztik, Antzinateko Historiako irakasle titularra da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED) eta, 2014az geroztik, Nafarroako Unibertsitateko Historia sailean aritzen da. 2018az geroztik, Filosofia eta Letretako Fakultateko Ikasleen Dekanordea eta Arkeologiako Diplomaren Koordinatzailea da. Gainera, Historiako tutorea da Tuterako eta Iruñeko UNEDen.
Latinezko inskripzioen, eliteen eta erromatar populazioaren gaineko ikerketak egiten ditu.
Hainbat ikerketa proiektu bideratu ditu, nazio mailan zein nazioartean eta argitalpen ugari ditu aldizkari akademikoetan. Publiko orokorrerako medioetan ere elkarrizketak eman ditu. Oppida Imperii Romani[1] bloga ere elikatzen du 2008tik.
Aragoiko Gobernuaren eta Uncastillo Fundazioaren Ikerketa Plan bateko zuzendari zientifikoa da, Los Bañales hiri erromatarrean (Uncastillo, Zaragoza).
2017az geroztik, Eslabako Udalarekin eta Cederna-Garalurrekin batera, Eslabako (Nafarroa) Santakriz hiri erromatarraren aurkikuntzaren mendeurrena ospatzeko ekintzen koordinazioaren arduraduna da[2].
Hauek dira berak idatzitako liburu batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.