From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Žižka z Trocnova a Kalicha (alemanez: Johann Ziska edo Johann Schischka; Trocnov, České Budějovicetik hurbil, 1360 inguruan - Pribyslavetik hurbil, 1424) txekiar jenerala eta Jan Husen ideien jarraitzailea izan zen.
Jan Žižka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trocnov (en) , 1360 |
Herrialdea | Bohemiako Erresuma |
Heriotza | Žižkovo Pole eta Přibyslav, 1424ko urriaren 11 (egutegi gregorianoa) (63/64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra, politikaria eta soldadua |
Lantokia(k) | Praga eta Přibyslav |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | komandante buru |
Parte hartutako gatazkak | Grunwaldeko gudua Hustar gerrak Battle of Nekmíř (en) Battle of Sudoměř (en) Battle of Vítkov Hill (en) Battle of Vyšehrad (en) Battle of Kutná Hora (en) Battle of Nebovidy (en) Battle of Deutschbrod (en) Battle of Hořice (en) Polonia-Lituania-Ordena Teutonikoa Gerra Battle of Nysa (en) |
Wentzeslao IV.aren gorteko zalduna izan zen. Hainbat gudutan parte hartu zuen teutoi eta hungariar zaldunen kontra. Gero, ingelesen ondoan borrokatu zen Azincourteko guduan (1415). Jan Hus hil ondoren, husitarren buruzagi eta Pragako matxinadaren buruetariko bat izan zen (1419). 1420an Táborko gotorlekua eraikiarazi zuen Bohemiaren hegoaldean, eta burujabetzaren alde borrokatu zen Sigismundo enperadorearen kontra. Handik urte betera, buruzagi bakarra zen, eta itsu gelditu zelarik ere, aurrera segitu zuen borrokan, harik eta 1422an Sigismundo garaitu zuen arte, Německý Brodetik hurbil. Urte bete geroago, setioa jarri zion Pragari. Baina ezin izan zion aurre egin Sigismundo Korybut printzearen erasoari (1424), eta Moraviara erretiratu zen. Izurriak jota hil zen.
Prokop Handiak ordeztu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.