From Wikipedia, the free encyclopedia
James Knox Polk (Ipar Carolina, 1795eko azaroaren 2a - Nashville, Tennessee, 1849ko ekainaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako XI. presidentea izan zen.
Abokatua zen, eta Tennesseko estatuko diputatu hautatu zuten Alderdi Demokrataren eskutik (1825-1839), estatu bereko ganberako lehendakari (1835-1839), Tennesseeko gobernadore (1839-1844) eta, 1825. urteaz geroztik, hegoaldeko estatuetako demokraten buruzagi.
Estatu Batuetako lehendakari hautatu zuten (1845-1849), eta mendebaldeko lurraldeen jabe egitera bideratu zituen bere ahaleginak. Texasko lurraldeaz jabetu zen 1845ean, eta Mexikoren aurkako gerra gidatu zuen 1846-1848 urteetan. Guadalupe-Hidalgo hitzarmenaren ondorioz, Mexikok Rio Grande ibaia onartu behar izan zuen Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugatzat. Polk lehendakariak Kuba erosi nahi izan zion Espainiari 1848. urtean; asmo hori, ordea, ezin izan zuen bete.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.