From Wikipedia, the free encyclopedia
James Clavell, Charles Edmund Dumaresq Clavell (Sydney, 1921eko urriaren 10a - Vevey, 1994ko irailaren 7a) australiar eleberrigile, gidoilari, zinema zuzendari eta Bigarren Mundu Gerrako militar eta gerra-presoa izan zen.
James Clavell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Edmund Dumaresq Clavell |
Jaiotza | Sydney, 1921eko urriaren 10a |
Herrialdea | Australia Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Vevey, 1994ko irailaren 7a (72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Birminghamgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea eta idazlea |
Lantokia(k) | Australia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Australian jaio zen Royal Navyko marinel baten semea, Portsmouthen hezi eta Australiara itzuli zen.
1940an Royal Artilleryn sartu zen eta Singapurra bidali zuten japoniarren aurka borrokatzera. 1942an aurpegian zauri bat jaso zuen eta japoniarrek Javan harrapatu zuten. Changiko preso eremura bidali zuten eta han egon zen gerra amaitu arte.
1946an armada utzi zuen motor istripu baten ondoren. Birminghameko Unibertsitatean April Stride aktorea ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Zinemaren industrian sartu eta gidoiak idazten hasi zen.
1960an argitaratu zuen bere lehen eleberria; horietako batzuk best-seller bihurtu zirelarik. Hainbat film ere zuzendu zituen.
1961ean estatubatuar herritartasuna jaso zuen. Politikoki, indibidualista eta Ayn Randen mireslea izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.