From Wikipedia, the free encyclopedia
Jamala al-Baidhani (arabieraz: جمالة البيضاني; Al Aeoff, 1977 – Sana, 2012ko abenduaren 15a) yemendar aktibista izan zen, emakumeen eta pertsona desgaituen eskubideen alde borrokatu zena[1].
Jamala al-Baidhani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Al Bayda' (en) , 1977 |
Herrialdea | Yemen |
Heriotza | Sana, 2012ko abenduaren 15a (34/35 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Al Baidha eskualdeko Al Aeoff herrixkan jaio zen[2]. Haur aktiboa zen zazpi urterekin meningitisa pairatu eta gaixotasunarekin lotutako konplikazioen ondorioz elbarri geratu zen arte. Indarberritu ondoren, Al-Baidhanik gurpil-aulkia erabili zuen mugitzeko[3]. 1995ean, Gizarte Gaietako Ministerioan hasi zen lanean eta unibertsitatera ere joan zen[2]. Gizarte-zientzietan lizentziatu zen[1].
1996an hasi zen diskriminazioari aurre egiten Yemengo gobernuan[2], baina geroago sentitu zuen gobernuan ezin zuela emakume desgaituei zerbitzuak eskaintzeko helburua lortu[3]. 1998an, Al-Tahadi erakundea sortu zuen, emakume desgaituei laguntzen diena, eta 2006an Alesrar erakundea, desgaitasuna dutenentzako boluntario-lana koordinatzen laguntzen duena[1].
2007an, Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadak Yemenen «emakume ausart» gisa omendu zuen[1]. 2008an, Kuwaiteko enbaxadak 30.000 dolar eman zizkion bere erakunderako[4].
2012an, Al-Baidhani hil zen Sanan, arnas gaixotasun batekin lotutako konplikazioengatik. Majel Al-Dema hilerrian lurperatu zuten[5]. 2013an, bigarren Balquis saria eman zioten Yemengo emakumeen garapenerako aparteko ekarpenagatik[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.