Jakes Bela[1] (Maule, Zuberoa, 1586ko otsailaren 15a - 1667ko maiatzaren 28a) legegizona eta euskal idazlea izan zen.
Jakes Bela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1586ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Maule, 1667ko maiatzaren 28a (81 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta abokatua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
Tolosa Okzitanian Zuzenbide ikasketak egin ondoren, oztopo handiak gainditu behar izan zituen Lextarreko Gorteko legegizon izateko, kalbinista zelako. Geroago, ordea, bere baitara bildu eta erlijioan aurkitu zuen bizi neurria. Idazle oparoa izan zen; euskal hiztegia eta gramatika idatzi zituen, zoritxarrez galdu direnak.
Bi eskuizkribu luze utzi zituen, frantsesez idatziak: Tablettes delako lanean, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak erabili zituen, entziklopedia gisa aurkeztuak. Beste eskuizkribuan Zuberoako Foruei buruzko komentario luzea idatzi zuen.
Horiez gainera, Zuzenbideari buruzko beste lan batzuk ere egin zituen, eta euskal esaera zaharren sorta bat bildu ere bai. Jacques Belaren lana ez da ondo ezaguna, eta argitaragabea da oraino. Joan Filipe Bela zuberotar zaldun eta idazlearen birraitona izan zen Jakes.
Lanak
Esaera zaharrak
G. Clement-Simonen Le Protestantisme et l'erudition dans le Pays Basque au commencement du XVIII siècle liburuan daude jasota Jacques Belaren esaera zaharrak. Bere beste lanak galduta daude.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.