From Wikipedia, the free encyclopedia
Jagannath (Odia: ଜଗନ୍ନାଥ - Jagannātha, literalki "Unibertsoko jauna"; lehen ingelesez: Juggernaut) Indiako eta Bangladeshko eskualde batzuetako hinduismoko tradizioan gurtzen den jainkoa da, Balarama anaiarekin eta arrebarekin batera (Subhadra) hiruko baten parte gisa.
Jagannath Odia kulturako jainko gorena da. Vishnuismoaren barruan, hindu gehienen aburuz, Jagannath Krishnaren edo Vishnuren irudikapen abstraktua da, batzuetan Krishna edo Vishnuren avatarra bezala aurkeztua.
Jaganathek eta bere anaia-arreba jainkoek ez dute, jainko hindu gehienek bezala, gorputz heroiko batean haragiztaturiko irudi bat: biribil margoztatu batean begi handi-handiak dituen aurpegi batez irudikatzen dira. Beso eta hankarik gabeko idoloak dira, ez hasiera ez amaiera irudikatzen duelarik sinbolismo horrek[1].
Jagannath jainkoa ez-sektariotzat hartzen da Indian. [2][3][4] Eskualde mailan inportantea da Odisha, Chhattisgarh, Mendebaldeko Bengalan, Jharkhand, Bihar, Gujarat, Assam, Manipur eta Tripura estatu indiarretan.[5] Bangladesheko hinduentzat ere garrantzitsua da. Jagannath tenplu nagusia Purin dago (Odisha), bereziki inportantea da vishnuismoan, eta Indiako erromesaldi nagusienetako baten helburua da.[6] Jagannath tenplua izugarri handua da, 61 metro baino gehiagoko altueran Nagara Hindu tenpluen estiloan, eta Kalinga arkitekturan egina, Odishako artearen eta arkitekturaren ale ederrenetakoa bat. Hinduentzako erromesaldien helmuga nagusietako bat izan da 800. urtearen ingurutik[7].
Jainkoaren irudia karroza handi batean ateratzen da urtero Puri hirian, tenpluaren beraren irudikapena den egurrezko egitura erraldoia da, gurpil handiekin. Ingelesezko Juggernaut hitza (ibilgailu-tzarra, nolabait itzultzekotan) Jaganathi egindako karroza horietatik dator[8]. Jagganath jainkoaren presentzian hilez gero paradisua ziurtatzen omen duzunez, ohitura egon zen aspaldi Puriko karrozaren gurpiletara fededun batzuek beren burua bota eta suizidatzekoa[9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.