From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques Lipchitz (Druskininkai, Lituania, 1891ko abuztuaren 22a - Capri, Italia, 1973ko maiatzaren 16a) eskultorea izan zen. Kubismoaren jarraitzailea izan zen, eta eskultura ez-figuratiboaren aitzindaria izan zen.
Jacques Lipchitz | |
---|---|
(1916) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Druskininkai (en) , 1891ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Ameriketako Estatu Batuak Frantzia Lituania |
Heriotza | Capri, 1973ko maiatzaren 26a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Har HaMenuchot (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vilna Realschule (en) 1909) Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa errusiera lituaniera italiera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, ilustratzailea, marrazkilaria, artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | arte abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Vilniusko hirian ingeniaritzako ikasketak egin eta 1909an Parisa jo zuen. 1912-1913 urteetan Errusiako Inperioko armadan aritu ondoren, Parisa itzuli, eta artista kubistekin batera hasi zen, molde kubistako eskulturak egiten: Marin à la guitarre (1914, Marinela gitarrarekin). Giza irudiak zilindro edo prisma itxurako bolumen bihurtu zituen, eta erliebe polikromo abstraktuak erabili zituen: Tête en pierre (1915, Harrizko burua), Nature Morte (1918).
1925etik aurrera, malgutasun handiagoz hornitu zituen bere obrak, eta espiral forma luzeek utzitako hutsuneek dinamismoa eman zieten eskulturei. Oso libre landu zuen giza irudia eta lirismo handiko obrak lortu zituen: Le Couple (1928-1929, Bikotea), Le Chant des voyelles (1931-1933, Bokalen kantua). Bibliako eta mitologia klasikoko gaiez eskultura-multzo korapilatsuak osatu zituen: Prométhée et le Vautour (1937, Prometeo eta saia).
1941etik aurrera Estatu Batuetan bizi izan zen, eta espresionismorako joera nabarmeneko obra handiak eskaini zituen: Prayer (1943, Errezua) eta Prometheus Strangling the Vulture II (1944-1953, Prometeo saiari lepoa bihurritzen II). Lipchitzen espresiorako suharra bereziki nabarmendu zen bere trasparents (gardenak) izeneko obretan (buztinez eginak, eta, ondoren, brontzez estaliak).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Lipchitz |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.