Jacques Blot
arkeologo lapurtarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques Blot (Aljer, Aljeria, 1933ko irailaren 7a - Donibane Lohizune, 2021eko urriaren 9a) lapurtar mediku eta arkeologoa zen.[2][3] Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako Historiaurrearen ikerlari garrantzitsuenetakoa izan da.
Jacques Blot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1933ko irailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Donibane Lohizune, 2021eko urriaren 9a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordele II Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | otorrinolaringologoa, arkeologoa eta medikua |
Jasotako sariak | ikusi
|

Bizitza
Aita-amak biarnes jatorrikoak zituen; aita, militar medikua. Familia Aljerren zegoenean jaio zen. Lo eta Garonan eman haur eta gazte garaia. Bordeleko Unibertsitatean medikuntza ikasi ondoren, Donibane Lohizunen mediku iritzi zen eta bertan bizitzen geratu.
1967an monumentu megalitikoen prospekzio lanetan hasi zen Jose Migel Barandiaranen ikerlanak bultzatuta. 1971n bere aurkikuntzak Euskal Museoaren agerkarian[4] argitaratzen hasi zen. Bordeleko Akitaniako antzinaroko[5] obra historikoen zuzendaritzaren Euskal Herriko ordezkaritza eman eta indusketa arkeologikoak egiten hasi zen[3]. Hogei bat laguneko talde batekin lan egin zuen bizitza osoan, eta urtean kanpaina bat egin zuen[2]. Etnologia lanak ere egin zituen, eta dibulgatzaile jardueratan, hizlari aritu, erakusketak antolatu zituen, eta Euskal Herriko historiaurreari buruzko blog bat argitaratu zuen, besteak beste, Sarako haitzuloaren ingurunean eraiki ziren monumentu megalitikoen erreplikak. Bere ikerketetan, artzain trantsumantziaren bideekin lotu zituen megalitoen kokapena. Megalito batzuen erabilera garai berrietara arte luzatu izan zitekeela proposatu zuen[6].
"Herri Harriak" euskal arkeologia-elkarteko lehendakariak Ikuska saria jaso zuen 1996an, arkeologia-lanagatik, eta 2000. urtean Saran urtero egiten den Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren saria jaso zuen, arkeologiari buruzko argitalpenei dagokienez. 2001eko maiatzean Eusko Ikaskuntzak ematen duen Euskal Kulturaren 2000 ohorezko makila jaso zuen. 2015ean Aranzadi Zientzia elkarteak omenaldia egin zion[7].
Ehunka trikuharri, tumulu-harrespil, harrespil, monolito eta bizileku aurkitu zituen.
Arkeologia arloan, hainbat lan argitaratu zituen Munibe, Kobie, Bulletin du Musée Basque, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne aldizkarietan.
Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumentu megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan berezik
« | Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumento megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan berezik | » |
—Aranzadi Zientzia Elkartea [7] |
Argitaratutako idazlan batzuk
- 1984. Artzainak / Les bergers basques / Los pastores. Baiona: Elkar. ISBN-13: 978-8475292151
- 1990. "L'Âge du Fer en Pays Basque de France". Munibe Natur Zientziak, 1990, 42, 181–187 or.
- 1993. Archéologie et Montagne Basque. Donostia: Elkar. ISBN-13: 978-8479172572
- 2004. Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque. (Baionako Museoan gordetzen diren eskuizkribuak. Inbentarioa on-line formatura itzuli da: Inventaire de monuments protohistoriques en pays basque par Jacques Blot. Projet Blot.)
- 2014. Parcours d'un archéologue dans la montagne basque. Baiona-Donostia: Elkar. ISBN-13: 978-8490272619
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.