Jack Palance (Hazleton, Pennsylvania, 1919ko otsailaren 18a - Montecito, Kalifornia, 2006ko azaroaren 10a) Estatu Batuetako antzezlea izan zen.
Jack Palance | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Volodymyr Palahniuk |
Jaiotza | Lattimer, 1919ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Montecito, 2006ko azaroaren 10a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, boxeolaria, modeloa eta aktorea |
Altuera | 192 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna film dramatikoa ekintza-filma Zinema beltza thrillerra beldurrezko zinema krimenezko filma psychological thriller film (en) fantasiazko filma abenturazko filma psychological horror film (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
|
Jatorriz ukrainarra, bere jaiotza izena Volodymyr Palahniuk izan zen. Boxeolari profesionala izan zen aurrena, eta gero hegazkin-gidaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. Hegazkinak su hartu ondoren desitxuratuta gelditu baitzen, aurpegian ezaugarri mongoloideak utzi zizkion kirurgia-ebaketa egin behar izan zioten. Ebakuntza hark zabaldu zizkion zinemaren ateak. Broadwayn ezagun egin ostean, 1950ean hiltzaile-papera bete zuen Kazanen Panic in The Streets (1950, Izua karriketan ) filmean. Hiltzaile berriro ere Sudden Fear (1952, Berehalako beldurra) filmean; militarra Attack!-en (1956), gangsterra I Died a Thousand Times (1955, Mila aldiz hil nintzen). Barru-barruko indarra eta bizitza adierazten duten antzezpenei lotua geratu da Palanceren izena.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Palance |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.