From Wikipedia, the free encyclopedia
József Eötvös de Vásárosnaményko baroia (Buda, 1813ko irailaren 3a - ibidem, 1871ko otsailaren 2a) idazle eta politikari hungariarra izan zen. Kartusiarra izeneko liburua (1838-1841), 1830. urteaz geroko Frantziako egoera deskribatzen duena, idatzi izanak ospe handia ekarri zion. Herriko notarioa (1844-1846), Hungariako nekazari-giroa erakusten duen liburua, eta 1514ko Hungaria (1847), Dózsaren nekazarien matxinada kontatzen duen obra, errealismo kritikoaren aitzindaritzat hartu izan dira. 1848an, Herri Hezkuntzako ministro izan zen Hungariako lehen gobernuan. Hungariak Austriarekiko lotura hautsi zuenean (1848), Munichera erretiratu zen 1850a arte. 1861etik aurrera Herri Hezkuntzako ministro izan zen berriro.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.