From Wikipedia, the free encyclopedia
Giza anatomian, izterreko trizeps, baita trizeps sural edo trizeps femorala ere, zangoan dagoen muskulua da.[1]
Izterreko trizeps | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | superficial part of posterior compartment of leg (en) |
Konponenteak | Muskulu gastroknemioa muskulu soleoa |
Jatorria | izterrezurra Berna-hezurra Fibula |
Insertzioa | Orpazurda Kalkaneoa |
Arteria | posterior tibial artery (en) |
Nerbioa | Nerbio tibial |
Muskuluaren akzioa | plantarflexion (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus triceps surae |
TA | A04.7.02.043 |
FMA | 51062 |
Terminologia anatomikoa |
Zangoko gihar bikiek (barnekoak eta kanpokoak), soleoak eta oinzolako muskuloak, muskulu plantarrak, osatutako giharra da. Gihar honen eginkizuna funtsezkoa da ibiltzerakoan, oina luzarazi eta orpoa altxarazten baitu.[2]
Osagai sakonena da. Peroneo buruaren eta tibiaren atzeko aurpegian izango du jatorria, bertan, bere lerroa/ildo uzten duelarik, soleoaren lerroa hain zuzen ere. Lerro honetan arku bat egiten du, nerbio eta arteria tibiala igaro ahal izateko. Bestalde, ezarpenaren aldetik, muskulu honen zuntzak, kalkaneoaren tuberositatera heldu eta akilesen tendoiarekin bat egiten dute [3]
Biki muskuluak edota gastronemioak femurraren kondilotik datoz,bertan dute jatorria. Izterraren atzeko muskuluarekin elkartzean, erronbo itxurako egitura bat osatuko dute, belaunaren atzealdea izango dena. Bestalde, ezarpena akilesen tendoiarekin batera kalkaneora heltzen dira.
Inkonstantea da, hau da, ez da pertsona guztietan aurkitzen. Jatorriari dagokionez, femurraren epikondilo lateralean izango du muskulu honek. Gihar gutxiko muskulua izango denez, berehala tendoi luze batean bihurtzen da. Aurrekoek bezala, akilesen tendoiarekin bat egingo du bere ezarpenean, kasu honetan, erdialdetik.
Orokorrean, trizeps suralaren funtzioa flexio plantarra burutzea eta orkatila plano transbertsalean egonkortzea da. Bere osagaiek, mugimendu hauetan modu ezberdin batean jokatzen dute. Soleoak, adibidez, inbertsioa eragiten du. Bestalde, bikiek, tolespen plantarra eta inbertsioa egiteaz gain, femurrera heltzen direnez, belaunaren tolespena ere egiten dute, baita hanka puntetan jartzea ere. Azkenik, oinzolako muskuluak soleotik tiratzen duenez, belauna tolestean, soleoaren arkua mantentzen laguntzeaz gain, nerbioak, arteriak eta zainak bertan harrapatuta ez gelditzen ere laguntzen du [4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.