aktore euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Itziar Urretabizkaia Zabaleta (Donostia, 1979ko uztailaren 15a) aktorea da.[1] Euskaraz eta gaztelaniaz aritzen da. Ezaguna egin zen zenbait telesailetan parte hartzean, besteak beste, Euskal Telebistako Jaun ta Jabe, Martin, Wazemank, Goenkale (2001-2005), Go!azen (2018-2020), euskolegas baita erdarazko Hospital Centralen (2000). Bakarrizketak ere egin ditu, hala nola,“Eguberri off”.[1][2]
Itziar Urretabizkaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1979ko uztailaren 15a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Itziar Urretabizkaiak Komedian lan egin du gehiago.[3] 2021ean bira egiten hasi zen Bost minutu antzezlanarekin, Andoni Agirregomezkortarekin batera. Nekane pertsonaia izan zen.
Itziar Urretabizkaia:
"Antzerkiak, berehala, adrenalina igo eta lotu egiten du."[4]
1996tik 1998ra Arte eszenikoak ikasi zituen Donostiako TAEn. Jarraian, 1999an Interpretazio Seminario intentsiboa egin zuen Cristina Rotarekin. 2000. urtean Teatro de la danzarekin Arte-ikasketa-integrala ikasturtea eta Luis San Narcisorekin Kamera-interpretazioa / Casting-prestaketa intentsiboa egin zituen. 2008an Bakarrizketen intentsiboa ikasi zuen Andres Cuencarekin. 2009 urtea Antzerki musikala lantzen eman zuen. Komedia intentsiboa egin zuen 2012an, eta hurrengo urtean Zinema eta telebista intentsiboa. 2015 urtea Vigoko Unibertsitatean Antzerki eta Arte Eszenikoen Masterra egiten pasatu zuen.[4] Euskara, ingelesa eta ingelesa (maila ertaina) menperatzen ditu, baita biolina ere.[4]
Itziar Urretabizkaia aktore donostiarra oso ezaguna da euskal antzerkian, telebistan eta zineman. 'Goenkale' izan zen, hainbat aktorerentzat bezala, bere ikaskuntza-eskola handia, eta, lana falta izan ez duen arren, irakaskuntzara bideratu nahi izan du bere karrera, hori bai, ikuspegi beretik eta beti oso presente dagoen arte dramatikoarekin.[3]
Lan hauetan parte hartu du:[4]
Urtea | Lana | Katea/Plataforma | Kategoria | zuzendaria |
---|---|---|---|---|
2015 | ESKAMAK KENTZEN | ETB 1 | REPARTO | O.BEOBIDE, P.FUENTES |
2013 | EGUBERRI OF | ETB 1 | SECUNDARIO | |
2008 | HERMANOS Y DETECTIVES | TELE 5 | REPARTO | |
2008 | MARTIN | TELE 5 | REPARTO | |
2008 | QUE VIDA MAS TRISTE | LA SEXTA | REPARTO | |
2006-07 | ESTO NO ES SERIO, ¿O SI? | ETB 2 | REPARTO | |
2005 | CON DOS TACONES | TVE 1 | REPARTO | |
2002 | HOSPITAL CENTRAL | TELE 5 | REPARTO | |
2001 | POLICIAS | ANTENA 3 TV | REPARTO | |
2000-04 | GOENKALE | ETB 1 | SECUNDARIA | ALEX EZKURDIA |
1999 | EL LUGAR DEL CRIMEN | ETB 2 | REPARTO | ELOY BEATO |
1997 | MAITÉ | ETB 2 | SECUNDARIA | CARLOS ZABALA |
Urtea | Lana | Zuzendaria | Kategoria | Ekoizlea |
---|---|---|---|---|
2015 | EMBARAZADOS | JUAN MACIAS | ERREPARTOKOA | AUDIOVISUALES DEL MONTE |
2013 | LOREAK | JON GARAÑO, J.MARI GOENAGA | ERREPARTOKOA | MORIARTI |
2011 | ARRIYA | ALBERTO GORRITIBEREA | ERREPARTOKOA | ALOKATU |
2010 | LA CASERA (SPOT) | JAVIER FESSER | PROTAGONISTA | PELICULAS PENDELTON |
2008 | TARDE DE CASTING
(film laburra) |
A.MORENO, A. DE LA FUENTE | ERREPARTOKOA | |
2007 | EL MAGO MANOLO
(film laburra) |
ERREPARTOKOA | ||
2002 | JOSE, TXIKITO DURO
(film laburra) |
ENEKO LETAMENDI | PROTAGONISTA | |
2001 | SPOT "EL CASERIO" | VARIAS | ERREPARTOKOA | |
1999 | SPOT "DEP. EDUCACION GOBIERNO VASCO" | ERREPARTOKOA | ||
1999 | TARDE DE CASTING
(film laburra) |
ALBERTO MORENO/AZUCENA DE LA FUENTE | 2. MAILAKOA | |
1998 | SPOT EUSKALTEL | PROTAGONISTA | EUSKALTEL |
Urtea | Lana | Taldea | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2016 | SUEÑO DE UNA NOCHE DE VERANO | TANTTAKA | FERNANDO BERNUES, IÑAKI RIKARTE |
2015 | DATORREN URTEAN HOBETO - EL AÑO QUE VIENE SERA MEJOR | TXALO | BEGOÑA BILBAO |
2014 | COSI TAN TUTTE | TEATRO REAL DE MADRID | TEATRO REAL |
2013 | EFECTO DOMINO | JAVIER ESTEBAN | |
2012 | EL CASERON DE LA DAMA BLANCA | VIAJES CON IMAGINACION | LUZ RETAMAR |
2009 | LO QUE IGNORAN DE ELLAS | ERRE | YOLANDA GARCIA SERRANO |
2004 | TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON JR. | PUXTARRI | JON ANDUEZA |
2003 | BICHOS, EL MUSICAL | TXALO | ANARTZ ZUAZUA |
2001 | NATACHA | TXALO | ANARTZ ZUAZUA |
1999 | GUS ETA GAS | ADOS TEATROA | GARBI LOSADA |
1997 | SHOLA Y LOS LEONES | PORPOL | CARMEN RUIZ |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.