Jean Auguste Dominiqueren margolana From Wikipedia, the free encyclopedia
Iturburua (frantsesez: La Source) Jean Auguste Dominique Ingres margolari frantsesak 1856an bukatu zuen margolan ezaguna da; lan horretan 50 urte egon zen. Lan hau orientalismo joeran kokatu behar dugu, neoklasizismo barruan. Olio-pinturaz egina, 183ko zentimetrokoa luze eta 80 zentimetro zabal da. Egun, Frantziako Orsay museoan erakusten da.
La Source | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean Auguste Dominique Ingres, Alexandre Desgoffe (mul) eta Paul Balze (en) |
Sorrera-urtea | 1856 |
Izenburua | La Source eta The Spring |
Mugimendua | neoklasizismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Margo-oihala eta olio-pintura |
Dimentsioak | 163 () × 80 () cm |
Genero artistikoa | biluzia, allegory (en) eta figure painting (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Vénus Anadyomène (en) |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Louvreko margogintza saila eta Orsay museoa |
Inbentarioa | RF 219 |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Jabea | Tanneguy Duchâtel (mul) eta Frantziar Estatua |
Ingres behin eta berriz margolan hau hobetzen 50 urte ibili zen. Lanean bi ikaslek lagundu zioten Ingresi: Paul Balze eta Alexandre Desgoffe; margolari hauen lana margolanaren elementu osagarriak egitea izan zen. Hasiera batean Louvren egon zen, azkenik Orsay museoan gelditzeko.[1]. Irudiaren elementu askok Ingresen beste margolanarekin antza handia dute, Vénus Anadyomène margolanarekin alegia.
Odaliskak Otomandar Inperioan hareneko emakume esklaboak ziren. XIX. mendean horrelako irudi erotikoak oso boladan jarri ziren, eta horrelakoetan Ingres benetako espezialista izan zen. Emakumea oso gaztea da. Lepo gainean pitxer handi bat darama eta handik ur-jauzi bat sortzen da. Ura neskaren eskuan jotzerakoan lau zurrustatan banatzen da. Lurrean, uretan, neskaren oinak islatzen dira. Neskaren inguruan begetazioa ikus daiteke, bereziki haren eskuinean non lore bat ikus daiteke. Nahiz eta neskaren biluztasuna garaian ez zuen inongo eskandalurik sortu. Emakumearen begirada galdua dago, aurrera begira, bere baitan erabat bildua. Ezkerrean, behean, harri baten gainean «J. Ingres, 1856» irakur daiteke.
Iturburua margolan sinbolikoa da, ibaien sortzea erakutsiz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.