Itsaso (Gipuzkoa)
Gipuzkoako hegoaldeko udalerri ohi bat, gaur egun Ezkio-Itsasoko auzo bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako hegoaldeko udalerri ohi bat, gaur egun Ezkio-Itsasoko auzo bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsaso Gipuzkoako erdi-hegoaldeko udalerri bat izan zen.[3] 2014an, 158 biztanle zituen. 1965tik 2017ra bitartean, Ezkiorekin batera Ezkio-Itsaso udalerria osatzen zuten auzoetariko bat da. 2020ko abenduaren 22ko akordio bidez[4], Gipuzkoako Foru Aldundiak desegin egin zuen Ezkio eta Itsarorekin berriz elkartuz Ezkio-Itsaso berriz sortu Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiari men eginez.
Itsaso | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Kizkitzako baselizaren ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Ezkio-Itsaso | ||||||||||
Izen ofiziala | Itsaso | ||||||||||
Alkatea | Gorka Sasieta Barrenetxea | ||||||||||
Posta kodea | 20709 | ||||||||||
INE kodea | 20035 | ||||||||||
Herritarra | itsasoar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′23″N 2°15′18″W | ||||||||||
Azalera | 8,856 km² | ||||||||||
Garaiera | 430 m | ||||||||||
Distantzia | 61 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 604 (2023) −5 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,07 bizt/km² | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,28 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 64,29 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 87,8 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,75 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,27 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 78,32 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 75.99 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1399 | ||||||||||
Webgunea | https://www.itsaso.eus |
Itsaso hitz polisemikoa da: «ur gaziko eremu zabala» izateaz gain, «ihitza» eta «isasti» esan nahi izan bide zuen. Udalerria itsasaldetik dozenaka kilometrora egonda ere, askok itsasoaren eta herriaren izenaren arteko lotura ezarri nahi izan dute. Izan ere, Itsasoko Kizkitzako baselizaren Ama Birjinaren deiturari jaiera handia dioten itsasgizon eta arrantzaleek opagaiak uzteko ohitura luzea dago. Litekeena da Itsaso, Ezkio bezala, fitonimo edo landare-izena izatea, ihitza eta isastiekin lotuta, eta itsas ohitura geroago sortu izana izenaren polisemia zela kausa.
Itsaso izena 1399an Henrike III.ari bidalitako agiri batean ageri da lehen aldiz. 1461ean Henrike IV.ak Itsaso izendatu zuen. Arriaranekin batera, Areriako alkatetzaren parte zen. 1692an Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
97 | 97 | 93 | 89 | 87 | 86 | 82 | 95 |
Hauek izan dira Itsasoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
2017 a | 2019 | |||
Gorka Sasieta Barrenetxea[6] | 2019 | 2020 b | Independenteak |
a 2017an Ezkio-Itsaso udalerria bitan banatu zen eta Ezkio eta Itsaso udalerriak sortu ziren.
b 2020an Ezkio-Itsaso berriro ere udalerria bihurtu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.