danimarkar printzesa From Wikipedia, the free encyclopedia
Isabella Henrietta Ingrid Margrethe Danimarkakoa, Monpezateko kondesa (Kopenhage, Danimarka, 2007ko apirilaren 21a) danimarkar printzesa da, Frederik X.a Danimarkako erregearen eta Maria Danimarkako erregina ezkontidearen bigarren umea da, lehen alaba.[1]
Isabella Danimarkakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabella Henrietta Ingrid Margrethe of Denmark |
Jaiotza | Rigshospitalet (en) , 2007ko apirilaren 21a (17 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Frederik VIII’s Palace (en) |
Lehen hizkuntza | daniera |
Familia | |
Aita | Frederik X.a Danimarkakoa |
Ama | Maria Danimarkakoa |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | House of Glücksburg (Denmark) (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata eta schoolchild (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Danimarkako Eliza |
kongehuset.dk… |
Aitaren aldeko aitona-amonak ditu Margrethe II.a Danimarkako erregina emeritua eta Henrike errege ezkontidea, euren laugarren biloba dela. Biloben artean neska nagusiena da. Danimarkako Errege Familian jaiotako lehen neskatoa izan zen, bere izeba Ana Maria Danimarkakoa (Ana Maria Greziakoa) jaio zenetik, 1946an. Danimarkako tronurako oinordekotza lerroan bigarren postuan dago, bere neba nagusia den Kristian Danimarkako printze oinordekoaren ostean.
2006ko urriaren 21ean, Danimarkako Errege Etxeak Maria Danimarkakoa, artean printzesa, bigarren umeaz haurdun zegoela iragarri zuen.[2]
Isabel 2007ko apirilaren 21ean jaio zen, Kopenhageko Unibertsitate Ospitalean (Rigshospitalet), 16:02an, 3,335 gramoko pisua eta 50 cm neurtzen zituela.[3]
2007ko uztailaren 1ean bataiatu zuten, Fredensborg jauregiko kaperan. Glücksburg dinastiako printze eta printzesek Kristian X.a Danimarkako erregearen bataioaz geroztik erabilitako bataio-jantzi bera eraman zuen.[1]
Bataioko amabitzi-aitabitxiak hauexek izan ziren: Matilde Belgikako erregina (orduan Brabanteko dukesa), Alexia Greziako eta Danimarkako printzesa (aitaren lehengusina-arreba), Nadine Johnston, Christian Buchwald, Peter Heering eta Marie Louise Skeel.[4]
Isabella Henrietta Ingrid Margrethe izenekin bataiatu zuten, daniarren tradizioari jarraituz.[1][5]
2013ko abuztuaren 13an, Isabel Gentofteko Tranegårdsskolen eskolara joaten hasi zen, bere neba Cristian joan zen eskola publiko berera.[6]
Jaio zenetik printzesa sarri agertu da jendaurrean bere gurasoekin batera, batez ere Egun Nazionaleko ekitaldietan eta familia ospakizunetan.[7][8]
Bere gurasoekin eta neba-ahizpekin bidaiatu du herrialdetik kanpoko hainbat bidaiatan; besteak beste, Groenlandia uhartera, Australiara (bere amaren jaioterrira) edo Londresera joan da 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan.[9][10][11]
Printzesa gisa egin zuen lehen ekitaldi ofiziala 2015eko ekainaren 9an izan zen, Samsa herrian, eta ferry bat bataiatu zuen bere izenarekin, orduko printzesa oinordeko Maria amak lagunduta.[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.