margolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Isabel Quintanilla (Madril, 1938ko uztailaren 22a – Brunete, 2017ko urriaren 24a) Espainiako errealismo berriaren artista bisuala izan zen, Madrilgo nuevo realismo izenaz ezagutzen den talde bateko kide, hain zuzen.[1] José Antonio Quintanilla Pardo Armada Errepublikanoko komandantearen alaba izan zen, 1941ean erregimen frankistak Campo de Valdenocedan (Burgos) eraila.
Isabel Quintanilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1938ko uztailaren 22a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Brunete, 2017ko urriaren 24a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francisco López Hernández |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Madril |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | errealismoa |
Isabelen pintura gehienak bodegoiak dira, eguneroko bizitzako ikuspegi eta objektu errazak deskribatzen dituztenak.[2] Quintanillak zenbait paisaia ere egin zituen olio-pinturan.[3]
Isabel Quintanilla Madrilen jaio zen 1938an. 1953an, hamabost urte zituela, Arte Ederretako Goi Eskolan sartu zen. Sei urte geroago, 1959an, arrakastaz graduatu zen. 1960an, Quintanillak beka bat jaso zuen ilustrazioko pasantia bat egiteko Beatriz Galindo institutuan. Handik gutxira, Francisco López eskultorearekin ezkondu zen, eta harekin joan zen Erromara.
1982an, Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Orduan, marrazketa-eskolak jaso zituen Trinidad de la Torrek emandako tailer batean. Geroago ere klaseak hartu zituen Gutiérrez Navas eta Maruxia Valerorekin.[4]
Quintanilla Bruneteko egoitzan hil zen, 2017. urteko urrian, Madrileko Thyssen Museoan Realistas de Madrid izeneko erakusketa egin eta urtebetera. Han bere hainbat koadro erakutsi ziren.[5][6]
Isabel Quintanillaren olio-pinturak bodegoi estiloko bosgarren aldikoak dira —XX. mendean hasitakoa—, eta objektu gutxiago, espazio gehiago eta zehaztasun gutxiago ditu, oro har. Quintanillaren pinturetan testurak atzemateko gaitasuna nabarmentzen da, ia beti argi lausoa erabiliz. Bodegoiez gain, Isabel Quintanillak barneko paisaiak eta eszenak konbinatutako pinturak ere egin zituen.[7]
Quintanillaz gain, Antonio López, María Moreno, Esperanza Parada, Amalia Avia eta Julio López Hernández eta Francisco López anaiek osatzen zuten Madrileko Errealisten taldea. Denek partekatzen zuten beren lanen estilo errealista, eta, 1955ean, gehienek lehen talde-erakusketa antolatu zuten.[8]
Lehen banakako erakusketa Caltanissettan egin zuen, Palermon.[9]
Espainian, bere koadroak Madrilgo hainbat galeriatan erakutsi dira. Halaber, banakako hainbat erakusketa ere egin zituen Alemanian, hala nola Frankfurten (Meyer-Ellinger galeria), Hanburgon (Brockstedt galeria) eta Darmstadten (Darmstadt Kunsthalle).[9]
Parte hartu zuen erakusketa kolektiboen artean, nabarmentzekoak dira Londresko Marlborough Galeria, Madrilgo Prado Museoa eta Espainiako errealismoaren belaunaldi berriari buruzko Leandro Navarro Galeriak antolatutako erakusketak.[10][4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.