badajoztar enologoa, kimikaria eta idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
María Isabel Mijares García-Pelayo (Mérida, Badajoz, Extremadura, 1942 - Madril, 2024ko otsailaren 11) badajoztar enologoa, kimikaria eta idazlea izan zen. Enologian jardun eta Espainian upeltegi bat zuzendu zuen lehen emakumetzat hartua.[1][2] 1982an, ardoaren kontseilu arautzaile baten buru jardun zuen lehen emakumea izan zen: Valdepeñas jatorrizko izenaz babestua.[3] TEAM taldearen buru izan zen. Talde horrek urtero egiten du ardoen Repsol Gida.[4]
Isabel Mijares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel Mijares García Pelayo |
Jaiotza | Mérida, 1942 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2024ko otsailaren 11 (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Bordeleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | oenologist (en) , idazlea eta kimikaria |
Kidetza | Real Academia de Gastronomía (en) |
Leongo militarra zen aita eta Extremadurakoa ama, zortzi neba-ahizpeko familia batean. Haurtzaroa bere jaioterrian, Meridan, eman zuen eta bertan egin zituen batxilergoa eta magisteritza-ikasketak.[5] 1959an Kimika ikastera Madrilgo Unibertsitate Konplutentsera joan zen.[1] 1967an Frantziako Gobernuaren beka bat lortu zuen Bordeleko Unibertsitateko Enologia Institutuan enologia ikasteko, eta hantxe lizentziatu zen.
Enologia modernoaren aita den Émile Peynaud-ekin aritu zen lanean, honako espezialitate hauetan: ardandegien zuzendaritza, planta berrien instalazioa, ardoen zahartzea eta, bereziki, analisi sentsoriala. Ondoren, Juan March Fundazioaren beka bati esker, Bordelera itzuli zen enologiako doktoretza egiteko, Peynaud-en zuzendaritzapean. 1970ean Bordeleko Enologia Institutuko Ardoen Dastaketaren Diploma Nazionala lortu zuen.[6] Urte haietan, Peynauden El Gusto del Vino itzuli zuen gaztelaniara.[5]
Espainiara itzuli zenean, Villafranca del Bierzoko Palacio de Arganza upategi bat zuzendu zuen lehen ardogilea izan zen. [6] Geroago, ezkondu ostean, Madrilen analisi eta kontrol enologikoko laborategi bat sortu zuen bere neba zuzendari komertzial zela, berea ez zuten upategiei kanpoko aholkularitza eskaintzeko. [5]
Enologoen Nazioarteko Batasuneko idazkari nagusia izan zen, eta 1982an ardoaren jatorri-deitura baten buru izan zen lehen emakumea izan zen: Valdepeñas jatorri-deitura (1982-1987) eta Nazio Batuetan mahastizaintzako eta ardogintzako praktikei buruz gobernuei aholku emateko proiektu burua.[7] Hispanoamerikako hainbat herrialdetan ibili zen, baina baita Europan ere.[5]
TEAM (Técnicas Enológicos y Alimentarías Mijares, S.L.) sortu zuen, José Antonio Sáez Equipo jaunarekin batera.Enpresa horrek sektorean garrantzi handia hartu zuen.
Hasiera-hasieratik, Mijares-en jarduera zabala izan da, eta sektoreko erantzukizun- eta eragin-postu guztiak betetzen ditu: enpresen fundazioa, jatorrizko deituren zuzendaritza, ikastaroak, hitzaldiak, nazioarteko lehiaketetako epaimahaietako kidetzak, etab.[6]
Miokardio infartu akutu baten ondorioz 2024ko otsailaren 11ko goizaldean hil zen Madrilen.
Artikulu ugari ditu aldizkari espezializatuetan. Bere lanik ezagunena Guía Repsol de vinos da, Grupo Team-en ardurapekoa eta sektoreko erreferentzia dena.
Sari eta aintzatespen ugari jaso ditu. Besteak beste:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.