Isabel Le Brun de Pinochet
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isabel Le Brun de Pinochet (San Felipe, Txile, 1845 – 1870eko ekainaren 25) hezkuntzaren aldeztailea izan zen, Txilen neskek hezkuntzarako sarbidea izatea ekarri zuena. Bere garaian, neskentzako bigarren hezkuntza mugatua zen, eta elizaren ikastetxeen bitartez soilik eskuragarri. Le Brunek bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatu bat inauguratu zuen, gero Liceo Isabel Le Brun de Pinochet izena izango zuena, Santiagon, 1875ean. Horrek estatuaren esku sexu bientzako hezkuntza-sistema bat eratzeko bidea ireki zuen.[1] Lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako eskolak eman zituen. Ikastetxea lanean izan zen bigarren ikasturtearen bukaeran, 1876ko abenduaren 1ean, Txileko Unibertsitateko Onarpen Kontseiluari eskaera egin zion, batzorde bat izenda zezan bere ikastetxeko neska ikasleen azterketak baliozkotzeko.[2]
Isabel Le Brun de Pinochet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Felipe, 1845 |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | Santiago, 1930eko ekainaren 25a (84/85 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hezitzailea, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Le Brunek egindako presioari eta kudeaketei esker, emakumezkoak goi mailako hezkuntzan sartzeko dekretua sinatu zuen Miguel Luis Amunátegui Hezkuntzako ministroak, 1877an.[2]
Le Brunen eta beste emakume hezkuntza-aldeztaile baten (Antonia Tarrago) omenezko estatua bat dago Santiagon, Samuel Román eskultoreak egina.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.