Kanariar idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Isabel Expósito Morales (San Andres, Hierro, 1959ko apirilaren 13a) idazle kanariarra da. Hainbat sari jasotakoa bere ibilbidean zehar.
Isabel Expósito Morales | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Expósito Morales |
Jaiotza | Valverde, 1959ko apirilaren 13a (65 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Isabel Expósito Hierron jaio zen 1959an eta 1977an Venezuelara emigratu zuen, non bere lehen poemak, ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen. Herrialde horretan irabazi zuen, 1980an, José Ramón del Valle Laveaux Poesia lehiaketaren 3. saria, Bolívar Estatuko Kultura Zuzendaritzak konbokatua, No voy con los desprendimientos izeneko poema bildumarekin.1992an Kanariar uharteetara itzuli zen, Tenerifen finkatuz, eta hainbat literatur sari jaso zituen.
1993 eta 1997 artean Literatura Sorkuntza Tailerretan parte hartu zuen Santa Cruz de Tenerifeko Kultura Etxean eta Círculo de Bellas Artes-en.
Irakurketa eta Narrazio Tailerrak zuzendu ditu San Cristóbal de La Lagunako Udaleko Tranbia Zentro Funtzional Anitzean eta Santa Cruz de Tenerifeko beste talde batzuetan.Tailer hauen ondorioz, haren zuzendaritzapean, hainbat ipuin liburu argitaratu dira: Cada Jueves a la Siete, Las flores del Teide narran eta Ventanas de papel. Herte Herreñas Emakumeen Elkartearen sortzailea izan zen. [1]ACTE Kanariar Idazleen Elkarteko zuzendaritza batzordeko partaide da,[2]non Tigaiga Poesia Bilduma zuzentzen duen.[3]
2020an 100 idazle kanariarren antologian sartu zen,[4] María del Carmen Reina Jiménez idazlearen obran.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.