UEUko pedagogoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Ireide Arriolabengoa Igarza (Elorrio, Bizkaia, 1972ko apirilaren 29a) Udako Euskal Unibertsitateko aholkulari pedagogikoa eta online irakaskuntzako arduraduna da.[1]
Ireide Arriolabengoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elorrio, 1972ko apirilaren 29a (52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea 1997) Euskal Herriko Unibertsitatea 2003) Mondragon Unibertsitatea 2005) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea GOI ikastegia |
1997an Deustuko Unibertsitatean diplomatu zen Gizarte Hezkuntzan, 2003an pedagogian lizentziatu Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2005ean Haur Hezkuntzako magisteritzan diplomatu Mondragon Unibertsitatean.[2]
UEUko langilea da 2003. urteaz geroztik, eta bertan aholkularitza pedagogikoaz arduratzen da.[1] Hainbat lan-ildotan parte hartu du, besteak beste hauetan:
Euskarazko online irakaskuntzaz aitzindaria izan da UEU, eta Arriolabengoa pedagogia-arduraduna eta ikasgela birtualaren arduraduna da izan da beti horretan.
Urte ugariko eskarmentua metatuta UEUk 2013an on-line irakaskuntzarako eredu pedagogikoa definitzen hasi zen. Eredu hori sortu zuen taldean zeuden Ireide Arriolabengoa, Abel Camacho, Rakel Gamito, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta.[3][4]
2001ean hasita 18tik gora titulu (berezko tituluak eta graduondoak) antolatu ditu UPV/EHUrekin batera, Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Beti Arriolabengoa pedagogia-aholkularia izan zela, hauek izan dira online moduan UEUn zabaldu diren titulazio batzuk:
UEUren bidez Ikastetxeen hizkuntza-normalkuntzaren gainean Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Ulibarri programan ere aritzen da aholkularitzan.[6]
Unibertsitateko ikasleentzako Iparrorratza orientazio-zerbitzuaren sortzaileetako bat izan zen UEUn.[7][8][9][10]
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHUren artean 2019an sortutako Goi-mailako Online Institutuan (GOI ikastegian) ere pedagogia-arduraduna da Abel Camachorekin batera, Oihane Landazabal eta Alazne Lazpiurren laguntzarekin.[12][1] UPV/EHUko ikastegi atxiki horrek, 2020-21 ikasturtetik aurrera, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala elkarrekin eskaintzen du EHUrekin batera. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[13][14] Masterrak Eibarko Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, eta https://www.goi-institutua.eus/ webgunea da bere online egoitza.[15]
Pedagogikoki berezia dena, Irakaskuntza Masterraren barruan online modalitateak Berrikuntza Ikasgela hautazko ibilbidea ere eskaintzen du. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.