Eskalatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Irati Anda Villanueva (Gasteiz, Araba, 1982ko abenduaren 25a) euskal eskalatzailea eta bertsolaria da. Eskalatzaileen entrenatzailea ere bada.[1]
Irati Anda | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1982ko abenduaren 25a (41 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arroka-eskalatzailea, bertsolaria eta aurkezlea |
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziatan lizentziaduna da.
Hamar urterekin ikastolako mendi taldean izena eman zuen, baina urte batzuk geroago eskaladara pasatu zen. Eskaladan garaipen handiak lortu ditu, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketak. Munduko onenekin ibili zen lehian. Eskumuturrean izandako lesio bat zela medio, 2015ean lehiaketak uztea erabaki zuen. 2010ean hasi zen lehen eskalatzaileak entrenatzen.
Bertsolaria ere bada Irati eta Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partehartzailea da.[7]. 1999 urtean Arabako Eskolarteko txapelketa jokatu eta Euskal Herriko txapelketara sailkatu zen.
Telebistan aurkezle lanetan ere aritu da 2016 eta 2017 urteen artean. Gailurra saioaren lau denboralditan aritu zen: Gailurra eta Gailurra neguan Andoni Aizpururekin batera. Gailurra Xtremen Ibon Gaztañazpirekin eta Gailurra martxanen berriro Andonirekin.
2018an berriz, Gure kasa saioan aritu zen kolaboratzaile gisa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.