Immanuel Wallerstein

From Wikipedia, the free encyclopedia

Immanuel Wallerstein
Remove ads

Immanuel Wallerstein (New York hiria, 1930eko irailaren 28a - 2019ko abuztuaren 31) soziologo eta gizarte zientifiko historiko estatubatuarra izan zen. Bere obra nagusia lau ataletan banatzen den Mundu-sistema modernoaren analisian datza.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Immanuel Wallerstein familia judu batean jaio zen 1930. urtean. Bere gurasoen jatorria Galitzia izanik, hauek Berlinetik iritsi ziren Estatu Batuetara.[1] Wallersteinek Columbia Unibertsitatean burutu zituen ikasketak (gradua, masterra eta doktoregoa) eta behin hauek amaiturik, unibertsitate honetan hasi zen Soziologia irakasle bezala lanean (1958-1971). Ondoren, McGill Unibertsitatera aldatu zen eta, beraz, Kanadako Montrealera aldatu zen. Lehenengo urte hauetan, Wallersteinen lanaren zati garrantzitsuena periferiako herrialde eta eskualdeetan zentratu zen. Antikolonialismoa ardatz, bereziki India eta Afrika ikertu zituen.[2]

1976. urtean iritsi zen Wallersteinen bizitza akademikoa aldatuko zukeen lan-aukera. Urte honetatik 2005. urtera arte Binghamton Unibertsitateko (SUNY) Ekonomien, Sistema historikoen eta Zibilizazioen Ikerketarako Fernand Braudel Zentroaren buru bezala aritu zen. Gainera, honekin batera, unibertsitate berberean aritu zen Soziologia irakasle bezala (1976-1999). Ondorioz, hemen hasi zen Wallerstein historia ekonomiko globala ikertzen mundu mailan ezaguna izan arte.[2]

Jarduera hauetaz gain, Wallerstein askotan aritu zen irakasle bisitari bezala eta elkarte, erakunde eta zentro askotan parte hartu zuen. Agian, hauetatik aipagarriena Soziologia Elkarte Internazionalaren presidente bezala aritzea da (1994-1998). Bestalde, jasotako sarien artean Errusiako Natur Zientzien Akademiak emandako Kondratiev Urrezko Domina gogora ekar dezakegu. Bere azken urteetan, Yale Unibertsitatean aritu zen ikerlari lanetan.[2]

Remove ads

Lanak

Informazio gehiago Urtea, Titulua ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads