From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorostia (Ilex aquifolium) zuhaixka edo zuhaitz txiki dioikoa da (ale batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira), 10 m-rainokoa. Gorostia Europako hegoaldean eta ekialdean, Afrikako iparraldean eta Asiako hego-mendebaldean zabaltzen da. Iberiar penintsulan ugaria da ipar-erdian eta eskasa hegoaldean.
Gorosti | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Aquifoliales |
Familia | Aquifoliaceae |
Generoa | Ilex |
Espeziea | Ilex aquifolium |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | holly (en) |
Zuhaitz hau dioikoa da, hau da, ale eme eta arrak daude eta soilik emeek dituzte fruitu gorri karakteristikoak. Emeen gehiegizko ustiatzearen ondorioz, hala ere, gaur egun gorostia babesturiko zuhaitza da. Euskal Herriko toponimian eragin handia izan du (Gorostitza, Gorostiaga...).
Gorosti hitza agian garai batean hitz elkartua izan zela iradoki zuen Mitxelenak, -d(o)i atzizkia erraz antzeman zitekeela aipatu zuen[1]. -doi/-toi/-di/-ti atzizkiak, behar bada, izenarekin bat egin zuen. Beste jatorri eta esanahia ere ba da[erreferentzia behar]: GOROSTI < GOŔ ORO HOSTO ERI DAUN, Que Tiene Hoja Toda Dura Que Pincha, > GO^ ORO ^OSTU E^I REU^ > GŌRŌSTI IÎ ^IÎ = GŌRŌSTĪ
Zuhaixka edo zuhaitz txikia izaten da; 10 m-rainokoa eta oso adarkatua. Enborraren azala leuna eta grisaxka izaten da gaztetan, ondoren arre bihurtzen da. Aldiz, adarrak tente ditu bortizki eta kolore berde distiratsua dute.
Hostoak, iraunkorrak eta oso koriazeoak dira, obatu eta luzanga-eliptiko bitartekoak, hortz zorrotzez hornituak dira, nahiz eta zenbaitetan ertza leuna izan. Edozein kasutan, ertza kartilaginosoa izaten da. Hosto sinple txandakatuak dira, ilegabeak. Linboa 5,5-12 x 2,5-6 cm-koa da, eliptikoa edo obatua eta mutur zorrotza du. 3-15 mm-ko pezioloa dute, ilerik gabea edo ile gutxi dituena. Hostoak berde ilunak dira gainaldetik eta oso distiratsuak. Azpialdea berriz, kolore nahiz distira aldetik motelagoa du.
Gorostia landare dioikoa da, hau da, gorosti emeak eta arrak daude. Loreak, beraz, unisexualak dira, oso txikiak eta txuri edo arrosak. Lore aktinomorfoak dira, tetrameroak, eta galtzarbetan agertzen dira, infloreszentzia pilatuetan. Kalizak 4 sepalo ditu, 1 x 1-1,5 mm-koak, obatuak, pubeszenteak eta oinarritik lotuak. Korolak ere 4 petalo ditu, 4-5 x 2-3 mm-koak, zuriak, oblongo-obobatuak, glabroak eta oinarrian lotuak.
Androzeoa petaloekin txandakatzen diren estaminez eratuta dago eta korolaren oinarrian daude lotuta. Aldiz, lore emeek obario superoa dute, tetralokularra eta primordio seminal bakarra duena kabitateko.
Fruitua drupa txiki bat da, kolore gorri bizikoa eta adar edo hostoen kolore eta distirarekin kontraste nabarmena sortzen duena. Tamainaz, 9-9,6 x 6,5-7 mm-koa da, globosoa eta glabroa. Heldutasunean 7-8 mm-ko haziak ditu.
Banaketari dagokionez, ia Europa osoan zehar dago, Asiako alde gehienetan eta Afrikako Iparraldean ere bai. Euskal Herrian, hegoaldean eta Pirinioetako mendi gailurretan izan ezik, gainerakoan bananduta dago.
Ia baso mota guztietan aurki daiteke, lur sakon eta freskoetan. Itzala behar du eta tenperatura epelak. Lur pixka bat azidoak behar ditu (pH 4,5-7,5) eta ez da hazten asko ongarritutako lurretan.
Apiriletik ekainera bitartean loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira, zeinak askotan hurrengo udaberrira arte zuhaitzean geratzen diren.
Bere zura oso gogorra eta astuna izaten da, tornularitzan eta zurgintzan estimatua eta erabilia, nahiz eta lantzen zaila izan. Sendabelartzat ere erabili ohi da gorostia; toniko, sudorifiko eta sukarraren kontrako modura. Dituen substantziak taninoak eta gai mikatzak dira.
Gorostiaren adarrak, fruitu gorriekin batera, Eguberrietako apaingarri moduan erabiltzen dira Europako hainbat herrialdetan, besteak beste, Euskal Herrian.
Landare hau urtearen amaieraren garaiko jai eta erritualetan erabili izan da antzinatik, eta gaur egun, Eguberriko kristau jaian erabiltzen da dekoratzeko. Erromatarren erabiltzen zuten Saturnoren jaietan (Saturnalian) eta galoek ere neguko solstizioren inguruko jaietan erabiltzen zutela jakina da[2].
Baina horretaz gain, beste urtaro batzuetan eta beste erritual batzuetara lotuta erabili izan da.[3]
Marasmius hudsonii eta Trochila ilicina onddoak, gorostiaren eroritako hosto hiletan hazten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.