From Wikipedia, the free encyclopedia
Ilargiaren faseak[1][2] Ilargiak dituen itxura ezberdinak dira Lurretik ikusia, Eguzkiak argitzen duen zatiaren araberakoa. Ohituraren arabera, lau fase ditu: ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera. Bi ilargi berriren arteko denbora-bitarteari "ilargialdi" deritzo[3], baina ez da konstantea Ilargiaren orbitak duen eszentrikotasunagatik, eta batez beste 29,5 egun dirau.
Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.
Ilargia handitzen eta txikitzen ikusten dugu, ziklo ezaguna da. forma duenean handitzen ari da eta aldiz forma duenean txikitzen ari da. Eguzkiaren inguruan egiten duen errotazioaren ondorio da eta ziklo honetako bira bat betetzeko 29,53 egun inguru behar du, zehazki 29 egun, 12 ordu, 44 minutu eta 2,9 segundo.[4]
Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera Ilargia argiz betetzen eta husten ikusten duguna, ikusgarriena.[4] Hori dela-eta, ilargiaren aldiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.
Lau dira ilargiaren faseak:
Erraz jakin ahal izateko ilgora ala ilbehera den, esan ohi da Ilargia gezurtia dela, edo begiralea tronpatu nahi duela:
Hauxe Ipar Hemisferioan betetzen da, Hego hemisferioan kontrakoa baita.
Bi ilberriren arteko denbora-bitarteari deritzo "ilargialdia"[3] eta bere iraupena 29 egun 12 ordu 44 minutu eta 2,9 segundo da, hau da, 29,53 egun inguru (zehatzago Kopernikok aurkitutako formularen arabera). Ilargiaren aldi sinodikoa da.
Lurraren inguruan ematen duen biran, ilargiak gorantz eta beherantz egiten du, hau da, aldatu egiten da ilargiaren orbita periodoak ostertzarekiko duen itxurazko altuera. Ziklo horretan, bira bat osatzeko 27,3 egun inguru behar du; zehazki, 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11,5 segundo.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.