Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Il buono, il brutto, il cattivo italieraz, (The Good, The Bad and The Ugly, ingelesez) 1966an Sergio Leone zinema zuzendari italiarrak zuzendu zuen spaghetti westerna da. Ingelesezko izenburuaren itzulpena Zintzoa, gaiztoa eta itsusia da eta hiru pertsonaia nagusiei egiten die erreferentzia.
Il buono, il brutto, il cattivo | ||||
---|---|---|---|---|
Ennio Morriconeren filma | ||||
Egilea(k) | Ennio Morricone | |||
Argitaratze-data | 1966 | |||
Izenburua | Il buono, il brutto, il cattivo | |||
Jatorrizko hizkuntza | italiera ingelesa gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Italia, Espainia eta Alemania | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Spaghetti westerna, altxor bilaketa filma, gerra-filma, film dramatikoa, Westerna eta ekintza-filma | |||
Iraupena | 178 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Dolarraren trilogia | |||
Grabazio lekua(k) | Madril, Espainia eta Almeríako probintzia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Sergio Leone | |||
Gidoigilea(k) | Age & Scarpelli (en) Luciano Vincenzoni Sergio Donati Agenore Incrocci Furio Scarpelli Sergio Leone Mickey Knox | |||
Antzezlea(k) | ||||
Clint Eastwood (Man with No Name (en) ) Lee van Cleef (Angel Eyes (en) ) Eli Wallach Mario Brega Aldo Giuffrè Luigi Pistilli Antonio Casale Rada Rassimov Maurizio Arena Antonio Molino Rojo Enzo Petito John Bartha Al Mulock Livio Lorenzon Antonio Casas Claudio Scarchilli Sandro Scarchilli (en) Benito Stefanelli Lorenzo Robledo Aldo Sambrell Angelo Novi Frank Braña (en) Sergio Mendizábal Chelo Alonso Romano Puppo Antonio Ruiz Escaño Víctor Israel Ricardo Palacios (en) Fortunato Arena Saturno Cerra (en) Attilio Dottesio Jesús Guzmán José Terrón (en) Román Ariznavarreta (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Alberto Grimaldi | |||
Konpainia ekoizlea | United Artists Constantin Film Produzioni Europee Associati (en) | |||
Edizioa | Eugenio Alabiso Nino Baragli | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Carlo Simi | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ennio Morricone | |||
Argazki-zuzendaria | Tonino Delli Colli | |||
Jantzi-diseinatzailea | Carlo Simi | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Mexiko Berria | |||
Bideoa | YouTube | |||
Ennio Morriconeren kronologia | ||||
|
Filma italiar produkziokoa da, baina Espainia, Mendebaldeko Alemania eta Ameriketako Estatu Batuek ere parte hartu zuten. Antzezle nagusiak estatubatuarrak dira; hala ere, italiar eta espainiar antzezleek egin zituzten bigarren mailako paperak. Horrelako koprodukzioetan egin ohi zen moduan, antzezleek haien berezko hizkuntzak erabili zituzten grabaketan, eta gero zegokion hizkuntzara bikoiztu ziren ahotsak.
Italian (Erromako estudioetan) eta Espainian (Burgosen eta Almerian) egin ziren grabaketak. Musika Ennio Morriconerena da, eta gaur egun western musikarekin lotzen diren doinu ezagunenetakoak sortu zituen film hartarako.
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Ziurrenik zinema historiaren filmerik ospetsuena da, spaghetti westernaren quintessenza. Dolarraren trilogiaren hirugarren atala da.
Dolarraren trilogia bi pertsonaiatik hirura pasatzen dira:
Filma 1862an kokatua da, Amerikar Estatu Batuak gerra zibilean zebiltzan garaian. Angel eyes edo "Aingeru begi" deritzon mertzenarioak (Lee Van Cleef) konfederatuek ezkutaturiko urrearen berri jakin du eta altxorra eskuratzekotan abiatu da. Bestalde, altxor horren ezagutza eskuratu dute kasualitatez Blondie edo "Ilehoria" deitzen duten sari ehiztariak (Clint Eastwood) eta Tuco bidelapurrak (Eli Wallach). Altxorra hilerri batean datza ezkutuan; Tucok hilerria zein den badaki eta Blondiek berriz altxorra azpian lurperatua duen hilarriaren izena ezagutzen du. Gerra inguruan dutelarik altxorra lortzeko pertsonaien arteko norgehiagokak, traizioak eta azpijokoak kontatzen ditu filmak.
(Ingelesez) Azken dueloa 6:38 www.youtube.com-ten
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.