Xabier Leteren olerkia, Mikel Laboak kantatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Ihes betea zilegi balitz Xabier Leteren olerki bat da,[1][2] famatua bereziki Mikel Laboak musikatu eta abestutako bertsioagatik, Sei diskoan plazaratu zuena (1985).
Ihes betea zilegi balitz | |
---|---|
Mikel Laboaren musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Sorrera-urtea | 1985 |
Ezaugarriak | |
Hitzak | Xabier Lete |
Olerkiak egoera txarretatik ihes egitearen ezintasuna du gaitzat, esperantza eta etsipenaren arteko dantzan.
Horrelako egoera etsigarriak deskribatzeko erreferentzia gisa erabili izan da abestia euskal kulturan gero. Protagonista batzuek «ihes betea zilegi izatea» bilatzen dutela esan da batzuetan, «Nunbait balego bakera» ihes egingo luketela gustura, baina munduan ez dagoela bakerik. Protagonistak ihes nahian eta ihes ezinean dabiltzala adierazi nahi da olerki hau aipatzen denean.[3][4]
Mikel Laboaren abestiaren doinua Paco Ibañez abeslariaren Pello Joxepe kantan oinarritzen da. Ibañez-ek bere amari entzundako abestiak biltzen zituen Oroitzen diskoan jaso zen. Horretan oinarrituta, Naomi Shemer israeldar konposagileak hebreerazko Yerushalaim shel Zahab abestia konposatu zuen, Israelen aski ospetsua den abestia. Israeldar konposagileak 2005 urtean aitortu zuen doinu horretan oinarritu zela, ordura arte ukatu bazuen ere.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.