Ignacio Rotaetxe
euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ignacio Rotaetxe Belasko (1888ko urtarrilaren 2a, Gasteiz, Araba – 1951ko abuztuaren 29a, Zeanuri, Bizkaia) euskal ingeniari eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Espainiako Gorteetan EAJ alderdiko diputatu izan zen.[1]
Ignacio Rotaetxe | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1888ko urtarrilaren 2a | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Zeanuri, 1951ko abuztuaren 29a (63 urte) | ||
Familia | |||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta bideetako ingeniaria | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() |
Ingeniaritza lan ugari burutu zituen, denetan nabarmenenak Bilboko zubi altxagarriak izan zirelarik (Begoñako Zubia eta Deustuko Zubia) XX. mendeko hiriaren ekonomia hazkunde garaian.[1]
- Begoñako zubiak (edo Bilboko Udaletxeko zubia) eskuinaldetik Begoñaibarra eta ezkerraldetik Abando lotzen ditu zubi altxagarri honek. Bilboko udalak 1929an egin zion zubia egiteko enkargua Rotaetxeri (Deustuko zubia egitekoa ere geroago). Obraren exekuzio-planoetan Begoñako zubia izenarekin deskribatu zen (gaztelaniaz: Puente de Begoña). 1933an eraikitzen hasi zen, 1934ko abenduaren 12an inauguratu zuten, baina 1937ko ekainean, Bilboko okupazioan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, zubiak dinamitatu ziren tropa frankisten aurreratzea moteltzeko. 1941ean zubia berreraiki zutenean Rotaetxeren hasierako proiektuari zehatz-mehatz jarraitu zioten. [1]
- Deustuko zubia diseinatzeko enkargua 1930ean jaso zuen. Horretan, jarraian lotu behar izan zituen zati finko bat, portuko jarduera guztia bertatik igaro zedin, trenbidea Santurtzira igarotzea barne, eta beste zati altxagarri bat ibaiko trafikoa igarotzeko, urte hartan itsasadarreko kaiak Arriagaraino iristen baitziren.[1]
1912tik aurrera Rotaetxe Eusko Alderdi Jeltzalean buru belarri ibili zen. 1916an Juana Chalbaud Amann-ekin ezkondu zen, Pedro Chalbaud Errazkin bizkaitar burgesiako kide nabarmen eta negozio-gizonaren alaba zena. Chalbaud, Unión Española de Explosivos enpresako nagusia izateaz gain.
Bizkaiko Batzar Nagusietan kargu garrantzitsu ugari izan zituen, azkenik Bizkaiko Aldun Nagusia bilakatu zen arte. Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen. 1916ko EAJren zatiketan Euzko JEL-Batzan geratu zen, eta Eli Gallastegiren EAJ-Aberri alderdiari aurka egin zion. EJBko diputatu izan zen, baita 1920-1930 bitartean alderdi horretako lehendakaria ere.
Halere, EJB eta Aberriren arteko berrelkarketaren aldeko azaldu zen. 1930eko Bergarako Eusko Alderdi Jeltzalearen Berbatasunaren Biltzarreko buruetako bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilan Bilbo frankisten esku erortzean Donibane Lohizunera ihes egin zuen, eta ondoren Venezuelara. 1942an Euskal Herrian hainbat lagun eta adiskideek garaiko agintari frankistei bere aldeko txostena aukeztu eta Euskal Herria edota Katalunia ez zapaldu eta hautetaik 150 kilometrotara urrundurik egoteko baldintzapean Espainiara joateko baimena eman zioten.
1951an hil zen. 2001an Deustuko zubian Bilboko Udalak bere omenezko plaka bat ipini zuen.
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.