Ibai Zabala
esku huskako pilotaria From Wikipedia, the free encyclopedia
esku huskako pilotaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ibai Zabala Gandarias, pilota arloan Ibai Zabala izen-deiturez ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1987ko maiatzaren 14a) esku huskako pilotaria da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 metro luze da, eta 83 kilo pisatzen du. 2008an bihurtu zen profesional, eta maiatzaren 23an Elorrioko udal pilotalekuan jokatu zuen estreinako partida.
Ibai Zabala | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Ibai Zabala Gandarias | |||
Jaiotza data: | 1987ko maiatzaren 14a (37 urte) | |||
Jaioterria: | Berriz (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,84 m | |||
Pisua: | 83 kg | |||
Debutatze data: | 2008ko maiatzaren 23a | |||
Debutatze pilotalekua: | Elorrioko udal pilotalekua |
Buruz buru jokatzeko dohainik ez du, baina binaka nabarmendu da: bigarren mailako txapeldunorde izan zen 2009an, eta txapeldun 2010ean. Binakako txapelketa nagusian 2013an aritu zen lehenengoz, Aimar Olaizola aurrelaria lagun, eta finalerdietaraino iritsi ziren.[1][2] 2014koan, eskuetako lesio batetik atera berritan, ez zen hasieratik aritu, baizik eta geroago sartu zen, Ladis Galartzaren ordez;[3] Oinatz Bengoetxea aurrelaria izan zuen lagun, eta ez zuten finalerdietan sartzerik lortu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.