From Wikipedia, the free encyclopedia
Hunain Ibn Ishaq[1] (asirieraz: ܚܢܝܢ ܒܪ ܐܝܣܚܩ, arabieraz: أبو زيد حنين بن إسحاق العبادي; ’Abū Zayd Ḥunayn ibn ’Isḥāq al-‘Ibādī; Al-Hirah, 809 – Bagdad, 873) arabiar sendagile eta alkimista izan zen.
Hunain Ibn Ishaq | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Al-Hira, 809 |
Herrialdea | Abbastar Kaliferria |
Heriotza | Bagdad, 873 (64/65 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera Asiriera persiera antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Masawaiyh (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, itzultzailea, filosofoa, zientzialaria eta historialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Nestorianismoa |
Kristau nestoriarra zen. Bagdaden egin zituen medikuntza-ikasketak. Al-Mutawakkil kalifak bere fisikari izendatu zuen. Palestinan, Egipton eta Sirian ibili zen antzinako grekoen eskuizkribuen bila, eta Bagdadeko itzultzaile-eskolan, berak eta bere ikasleek haietako asko arabierara itzuli zituzten. Medikuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen grekotik egin zituen itzulpenen bidez, Galeno, Hipokrates, Aristoteles eta beste askoren obrak itzuli baitzituen; Galenoren zenbait obra bere itzulpenen bidez baizik ez dira ezagutzen, jatorrizko testuak galdurik baitaude. Betiere kontu handiz bildu eta jaso zituen kimikan egin zituen esperimentu guztien albisteak eta oharrak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.