From Wikipedia, the free encyclopedia
Hugo Maurice Julien Claus (Brujas, 1929ko apirilaren 5a - Anberes, 2008ko martxoaren 19a) belgikar idazlea izan zen. Antzezlanak, eleberriak eta olerkigintza idatzi zituen. Margolaria eta zinema zuzendaria ere izan zen. Batez ere nederlanderaz idatzi zuen, baina baita ingelesezko olerkiak ere.
Hugo Claus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hugo Maurice Julien Claus |
Jaiotza | Brujas, 1929ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Anberes, 2008ko martxoaren 19a (78 urte) |
Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza: eutanasia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elly Overzier (en) 1974) Veerle de Wit (en) (1993ko ekainaren 12a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, antzerkigilea, poeta, idazlea, film-zuzendaria, margolaria, itzultzailea, kazetaria, autorea, libretista, artista bisuala eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Paris eta Anberes |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Belgikako alemaniar okupazioak eragin handia izan zuen. Irakasle asko nazismoaren jarraitzaile ziren nazionalista flandestarrak ziren eta Claus Flandriako Batasun Nazionalaren gazte-adarrera batu zen. Bere heldutasunean ezker politikoko kide izan zen eta Kubako sozialismoa goraipatu zuen.
Idazle belgikar garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Errealismoa eta tragikomedia uztartu zituen bere lanetan eta flandestar gizartearen tradizionalismoa eta probintzialismoa kritikatu zituen.
Margolaritzan, COBRA taldeko kide izan zen.
Alzheimerra izan zuen eta eutanasiagatik hil zen.