xakelari txinatarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hou Yifan (txinera tradizionalez: 侯逸凡; pinyinez: Hóu Yìfán; Txina, 1994ko otsailaren 27a) xake jokalaria da, nazioarteko maisu handia. Emakumezkoen egungo munduko xake txapelduna da, eta txapelketa titulu hori lortzen inoizko gazteena (16 urterekin). Nazioarteko maisu handi titulua eskuratzen inoizko emakume gazteena ere bada.
Hou Yifan | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Xinghua (en) , 1994ko otsailaren 27a (30 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Lehen hizkuntza | Tong-Tai dialect (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pekingo Unibertsitatea High School Affiliated to Renmin University of China (en) St Hilda's College (en) |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Emakumezkoen Txinako Xake Txapelketa irabazi zuen 2007an eta 2008an.
Lau aldiz irabazi du Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (2010, 2011, 2013 eta 2016an).
Hou Yifan munduko ehun jokalari onenen artean egotea lortu duen hirugarren emakumea da, Judit Polgár eta Maia Txiburdanidzeren ondoren. Emakumezko jokalarien zerrendan lehen postuan dago eta jardunean den emakumezko xake jokalari onentzat hartua da, gainerako aurkariekiko alde handiz.
FIDErekin eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketaren formatuarekin desadostasunak direla eta, Hou Yifanek 2017ko txapelketan parte hartzeari uko egin zion, eta, txapelketaren formatua aldatu ezean, hurrengo urteetan ere ez duela parte hartuko adierazi zuen[1]. Horrenbestez, txapeldun titulua galdu zuen 1017ko Munduko Txapelketa Tan Zhongyi txinatarrak irabaztean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.