Hondamendi ekologiko
Ekosistemak suntsitzen dituelako edo baliabide naturalak desagerrarazten dituelako, ingurumenean kalte handi eta atzeraezinak eragiten dituen gertakaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Remove ads
Hondamendi ekologikoa edo katastrofe ekologikoa[1] ekosistemak suntsitzen dituelako edo baliabide naturalak desagerrarazten dituelako, ingurumenean kalte handi eta atzeraezinak eragiten dituen gertakaria da.[2] Gizakiaren jarduerak eragiten du[3] eta, ez da natura-hondamendien kontzeptuarekin nahastu behar.

Kasu honetan, gizakiak ekosisteman eragindako aldaketak ondorio orokorrak eta/edo iraupen luzekoak ekarri ditu.[4] Animalien (gizakiak barne) eta landareen heriotzak sar daitezke, edo giza bizitzaren alterazio larria, ziurrenik migrazioa eskatuko duena.[5]
Hondamendi ekologikoek eragina izan dezakete nekazaritzan, biodibertsitatean, ekonomian eta giza osasunean. Arrazoiak kutsadura, baliabide naturalen agortzea, industria- edo nekazaritza-jarduera dira.[6]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads