margolari danimarkarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Holger Peter Roed -Holger Roed izenarekin ezagunagoa- (Kopenhage, 1846ko azaroaren 2a – 1874ko otsailaren 20a) Danimarkako margolaria izan zen. Aita Jørgen Roed margolaria zuen eta ama Emilie Mathilde. Margolaritzan etorkizun oparoa izateko gaitasuna izan zuen baina 27 urterekin zendu zen.
Holger Roed | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1846ko azaroaren 2a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Iselingen (en) , 1874ko otsailaren 20a (27 urte) |
Familia | |
Aita | Jørgen Roed |
Hezkuntza | |
Heziketa | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Roed etxeko kultura giroan hazi zen, bere arreba Helena Nyblom-rekin batera.
1861 urtean ikasketak Danimarkako Errege Arte Akademian (Det Kongelige Danske Kunstakademi) hasi zituen. 1864 urtean zilarrezko saria irabazi zuen eta 1866 urtean ikasketak burutu. 1868 urtean Seme iriolea "Den fortabte Søn" margolanarekin urrezko domina irabazi zuen baita 1870 urtean Uholde baten irudia "Optrin af Syndfloden" margolanarekin ere, biak hala biak egun Akademiako bilduman ikusgai.
Akademiak emandako beka bati esker, 1870-1872 urte bitartean, Italiara joan egin zen (Erroma eta Napoli). Bidaiaren bukaeran, gaixo jarri eta etxera itzuli zen. Osasuna indartzeko asmotan mendialdean egonaldi bat igaro zuen baina 1874 urteko otsailaren 20an zendu zen, Vordingborg inguruko Iselingen sabeleko hantura batek jota.
Eskolan egindako margolanez gain, bere bizitza laburrean, ondoko margo aipagarri hauek egin zituen: "Udsigt fra Knippelsbro" (" Knippelsbro zubiko ikuspegia"), "Portræt af en ung Musiker" ("Musikari gazte baten erretratua") eta "Et Jagtparti" ("Ehiza irudia"), azken hau bere aitak amaitu izan zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.