Hodi isurleahazia isurtzen duten bi hodietako bakoitza da. Hazi-guruinetik datorren hodiaren eta hodi deferentearen azpileko zatiaren elkargunearen ondorioz eratzen dira. Jarraian, prostatan zehar, uretraren goiko zatira (prostatako uretran, hain zuzen) irekitzen dira.[1]
Deferens-hodiaren azpileko zatia: iztai hodiaren sakoneko eraztunetik maskuriaren atzealdera. Bertan hodi deferentea hazi guruinaren guruinekin bat egingo du, prostataren barruan hodi isurlea sortzeko.
Prostrata uretran goragune bat dago, hazi kolikulua izenekoa. Bertan 3 zulotxo daude (triangelu erpinen moduan kokaturik): goikoa prostata-utrikulua izango da eta beheko biak isurtze hodien irtera zuloak.Prostata uretran zabaltzen diren hodi isurlearen irtera zuloakBestalde, deferens hoditik garraiatzen diren espermatozoideak eta hazi guruinen jariapenak (7,5 pH-koa eta fruktosa ugari espermatozoideentzako mantenugai gisa) bat egingo dute hodi isurletik bideratuz. Hazi-guruina eta deferens hodiaren isuria hodi isurlearen bidez prostatako uretran jariatuko da eta isuritzen den guztitik, likido seminalaren %70 hazi guruinetik etorriko da, beste %30, aldiz, prostatatik.
Hodi isurlearen eraketa: hodi deferentea eta hazi guruinaren isurtze-hodia batzean sortu
Hodi isurleen buxatzea baldintza patologiko bat da, hartua edo sortzetikoa izan daiteke. Hodi isurle bat edo biak buxatuta egon ahal dira.
Buxadura-maila
Isurtze hodiak era bilateralean buxatzen direnean, haziak ez du hazi-guruinen edo hodi deferenteen produkturik jasoko, eta prostata ekarpena baino ez du izango. Ekarpen hori eiakulazio-bolumen murriztuarekin (1 ml baino gutxiago), pH azidoarekin, fruktosa urrituarekin edo azoospermiarekin adierazten da. Hala ere, buxadura unilaterala edo partziala bada, mugikortasun espermatiko gutxitua edo oligozoospermia emango da.
Isurtze hodiak buxatzeko arrazoiak
Sortzetiko arrazoien kasuan, hodi isurleen estenosia ematen da eta kisteak hodi mulleriano edo Wolf-en aurkitzen dira. Arrazoi hartuen kasuan, berriz, isurtze hodien litiasia eta infekzio edo kirurgia osteko orbaintzea.
Eragindako sintomak
Hodi-isurleen kisteek eragindako ernalezintasunak ezaugarri hauek ditu klinikoki: