From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntza erraztasunak dituzten udalerriak (nederlanderaz Faciliteitengemeente, frantsesez Communes à facilités linguistiques, alemanez Fazilitäten-Gemeinde) Belgikan zenbait udalerriren estatus linguistiko ofiziala izendatzeko erabiltzen den esapidea da.
Legez ez da izen hori erabiltzen[2] baina 1962ko azaroaren 8ko eta 1963ko abuztuaren 2ko legeen arabera udalerri hauek estatu honetako gainontzekoetan dauden hizkuntza ofizialtasunean (Brusela-Hiriburua eskualdean elebitasuna eta beste hiru eskualde linguistikoetan -frantses, nederlandera eta aleman hiztunak- oro har elebakartasuna) aldaketa eta salbuespen batzuk jasotzen dira.
Barneko lan eta zerbitzuei dagokienez elebakarrak dira (hau da, administrazioak hizkuntza bakarrean egiten du lan) baina kanpokoei begira publikoarekin bi hizkuntza erabiltzen ditu.
Horietako zenbaitetan hiritarrek dokumentu batzuk bigarren hizkuntza batean (eta ez soilik udalerria dagoen eskualde linguistikoarenean) eskura ditzake. Agiriak ere udalerri batzuetan ele biz argitaratzen dira baina ez guztietan.
Hezkuntza sisteman "erraztasunak" daude Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzan baina ez Bigarrenean.
Hauek dira erraztasunak dituzten udalerriak, eskualde administratibo, linguistiko eta probintziaka aurkeztuta; izena hizkuntza ofizial nagusian emanda dago, eta parentesi artean, bigarren hizkuntzan (frantsesa fr, nederlandera nl, alemana de) eta zenbait kasutan inon ofizialak ez diren Oïl hizkuntza batzuetan: valoiera (wa) eta pikardiera (pcd).
Liejan, "erraztasunak" alemanarentzat[4]
Liejan, "erraztasunak" aleman eta nederlanderarentzat soilik Hezkuntza arloan:
Liejan, "erraztasunak" frantsesarentzat[5]:
Aurreko hamarkadetan herri batzuetan gehiengo linguistikoak aldatzearekin hizkuntza bakoitzaren estatusa ere aldatu ahal zen, ia beti nederlanderaren kalterako, eta bereziki Bruselaren inguruan, non hiriburuko frantses hiztunen mugimenduek aldirietako herrien frantsestea ekartzen zuten. Hori dela eta, flandriarrek muga linguistikoa behin betiko ezartzeko eskatu zuten. 1962-1963an hala egin zen, eta harrezkero, udalerri bakoitzean administrazioak lan-hizkuntza bakarra du.
Salbuespenezko estatusa lortzen zutenen zerrenda ez da batere sistematikoa eta are gutxiago azken hamarkadetan hizkuntza bakoitzaren ehunekoak aldatu egin direlako; bigarren hizkuntzako hiztunak %10era heltzen ez diren udalerri batzuek (adibidez Flobecq) erraztasunak dituzte, baina herenera ere heltzen ez diren batzuei ez zaie estatus hau onartzen.
Hasieratik erraztasunak modu desberdinetan interpretatu dira bi komunitate linguistiko nagusietan, eta hori gaur egun ere gatazka iturria da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.