Hirugarren Gerra Punikoa Kartagok eta Erromak elkarren aurka K.a. 149tik K.a. 146raino egindako gerra izan zen.
Hirugarren Gerra Punikoa | |||
---|---|---|---|
Gerra Punikoak | |||
Kartagoren kokapena | |||
Data | K.a. 149 eta 146 artean | ||
Lekua | Kartago | ||
Emaitza | Erromatarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
Bigarren Gerra Punikoaren ondoren, Erromak menperatzen zituen lurrak ekialdean zein mendebaldean zabaldu zituen. Ekialdean inperio helenikoak garaitu zituen, eta mendebaldean, Kartagoren kontra laguntza eman zioten Hispaniako tribuek.
Kartagok, ordea, aliaturik eta koloniarik gabe, 200 zilarrezko talentu urtero ordaindu behar izan zuen 50 urtez.
Erromatarrek, hala ere, beldurra zioten Kartagori. Ez zuten indarra berreskuratzeko aukerarik eman nahi. Katon Maior nabarmendu zen Kartagoren kontrako salaketan. Gainera, Kartagoko merkataritza eta ahalmen ekonomikoa berehala suspertu ziren, Erromaren beldurra areagotuz.
Bake hitzarmenaren arabera, Kartagoko muga arazoak Erromak epaitu behar zituen. Armada osatu baino lehen, Erromako baimena ere eskatu behar zion. Hori zela eta, hurrengo 50 urteetan Numidiako erresumarekin izandako muga arazoak, Erromako Senatuari aurkeztu zizkion. Senatuak, kasu gehienetan, Numidiaren alde jokatzen zuen, Erromaren aliatua baitzen[1].
Gerraren ibilbidea
K.a. 151n, Kartagok zorra kitatuta, bake hitzarmena amaitutzat jo zen ikuspuntu helenikotik. Erromak, berriz, uste zuen hitzarmenak Kartagoko behin betiko menpekotasuna adierazten zuela[2].
Numidiak Kartagoko mugak eraso zituenean, Kartagok indarrez erantzun zion. Kartagok porrota iraingarria jasoz gero, Numidiak beste 50 urteko zorra ezarri zion. Jarraian, Erromak Kartagoko jokaera gaitseztu zuen, eta erromatarrak baretzeko kalte-ordainak eskatu zizkion.
Kartagok bake negoziazioak proposatutakoan, Senatuak 300 haur nobleak preso Erromara eramatea eskatu zion. Hala egindakoan, armada desegitea eskatu zion Erromak. Geroztik, kostatik 10 milia barrura sartzea eskatu zuen Erromak. Kartagok errefusatzerakoan, gerra piztu zen[3].
Kartagok hiru urteko setioa jaso zuen, Eszipion Emilianok k. a. 146an hiria hartu arte[4].
Ondorioak
Borrokaz gain, goseak ere kartagotar asko hil zuen. Gerra bukatzena, 50.000 biztanle baino ez ziren bizirik[5]. Guztiak esklabo saldu zituzten[6] .
Hiria 10 egunez erre zuten. Harresiak, eraikinak eta kaia erabat suntsitu zituzten. Aldameneko eremuetan gatza bota zuten, hurrengo urteetako uztak zapuzteko. Azken ekintza hau, halere, ez da gerra liburuetan agertzen, eta gaur egungo historialariek zalantzan jartzen dute[7].
Gainerako lurrek Erromako Afrika izeneko probintzia osatu zuten Mendebaldeko Inperioa desegin zen arte[6].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.