euskarazko ikus-entzunekoak sortzen dituen enpresa From Wikipedia, the free encyclopedia
Hiru Damatxo ekoiztetxea ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzen dituen kooperatiba bat da, Donostian kokatua (Gipuzkoa, Euskal Herria). 2015ean hasi zuten beren ibilbidea orotariko komunikazio zerbitzuak eskainiz, baina pixkanaka sareko logikan ekoitzitako ikus-entzunezkoetan, umorean eta diseinuan espezializatu dira. [1]
Hiru Damatxo | |
---|---|
Hiru Damatxoko kideak 2024ean. | |
Eslogana | Ideia da bide motzena. |
Mota | Kooperatiba |
Sektorea | Komunikazioa |
Sorrera | 2015 |
Egoitza | Amara Kalea 22, behea. Donostia, Gipuzkoa EH |
Langileak | Sei |
Webgunea | www.hirudamatxo.eus |
Entretenimenduzko istorioak eraikitzen dituzte euskaraz, eta horretarako teknologia berriek dakartzaten lengoaia berriekin esperimentatzen dute, kontsumo azkarreko pilulak sortuz: memeak, jingleak, abestiak eta esketxak, ohiko spot, erreportaje eta dokumentalez gain.
2023tik aurrera Karkarkar markarekin euskarazko stand up-en bueltako hainbat proiektu sortu dituzte, izan probalekuak, ikastaroak edo bideozko edukiak.[2]
Gaur egun kooperatibako langile ez, baina azken urteetan proiektuaren bueltan aritu diren kide asko daude, besteak beste: Kepa Matxain, Unai Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar, Iñigo Etxarri, Eñatu Zuazu, Ander Bolibar, Bira produkzioak, Unai Gimenez, Ania Lucero...
Primeraneko umorezko late night saioa.[4]
Umorea oinarri duten ekimenak eta zuzenekoak antolatzeko stand-up proiektua.
Euskal Wikilarien Elkartearekin elkarlanean jakiteko modukoak diren dozenaka gairen gaineko azalpen bideoak. Filosofia, ekonomia, euskal kultura, erronka digitalak, ingurumena eta zortziko txikian sailen garapena.[7]
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2024 | Ez hain ondo | Osasun emozionalaren gaineko podcasta. Irati Perezekin eta Ane Zuazubiskarrekin.[8] |
2023-2024 | baDA!bil | Amets Arangurenek gidatzen duen DA! eta EITB Podkast-ekin egindako kulturaren gaineko bideo-podcast-a.[9] |
2023-2024 | Harpa jotzen | Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bikote komikoaren solasaldi podcast-a.[10] |
2021-2023 | Zulora | Ane Zuazubiskarrek aurkezten duen Gazteako solasaldi saioa.[11] |
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2019 | 100 urteko soka dantza | Argiaren mendeurrenaren harira egindako dokumentala.[12][13] |
2018 | Tokiz Kanpo | Sei bikote tokiz kanpo.[14][15] |
2016 | Disonantziak | Erreportajea.[16] |
2016 | Willis Drummond Jaiotza berri baten kronika | Bideo-elkarrizketa.[17][18] |
2015 | Gure bazka | Elkarrizketa sorta.[19] |
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2020 | Bertan Goxo | Animazio pilulak.[20] |
2017-2023 | Atzean Zuloa | Umorezko pilulak.[21][22][23] |
2018 | Wikikantak | Euskarazko Wikipediaren hilabeteroko lehiaketa aurkezteko bideoak.[24] |
2016 | SuperTxope | Youtuberra.[25] |
Urtea | Proiektua | Azalpena |
---|---|---|
2019 | Hitzakide | Irudi berria osatu.[31] |
2019 | Hegats | 57. alearen diseinua eta maketazioa. |
2019 | Arrazoia | Arrazoia emateko gida.[32] |
2018-2020 | Iragarki Laburrak | Logoa eta euskarri grafikoak.[33] |
2018 | Euskaraldia - Donostia | Euskarri grafikoak.[34] |
2018 | Ereindajan | Irudi berria osatu.[35] |
2018 | Irutxuloko Hitza | Irudi berria osatu.[36] |
2017 | Francoren bilobari gutuna | Kartela.[37][38] |
2016. urtean ikus-entzunezkoen Argia saria[39] Gure Bazka elkarrizketa sortarekin.[19]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.