Gorputzeko tenperatura ohikoa baino altuagoa izatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hipertermia[1] gorputz-tenperatura gehiegi igotzea. Eguraldi beroaren, uraren tenperatura altuaren, intsolazio-maila altuaren, hezetasunaren eta abarren ondorioz gertatu ohi da.[2] Askotan, sukarra eta hipertemia terminoak sinonimoak balira bezala trukatzen dira. Hipertermia hiperpirexiaren sinonimo bat da autore batzuentzat, hiperpirexia 41°C-tik gorako gorputz-tenperatura oso altua da eta giza gorputzak onartzen duen maximora hurbiltzen da, baina definizio honetan ez dago adostasunik, beste testu batzuetan normaltasunaren gainetik gorputzeko tenperaturaren edozein igoera hipertermiatzat hartzen baita.