Himyar
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Himyar edo Himyaritar Erresuma (arabieraz: مملكة حِمْيَر, Mamlakat Ḥimyar, himyaritieraz: 𐩢𐩣𐩺𐩧𐩣, hebreeraz: ממלכת חִמְיָר) hegoaldeko Arabiar penintsulako antzinako estatu bat izan zen, k.a. 110. urte inguruan sortua. Historikoki, greziar eta erromatarrek Homeritar Erresuma zioten.
Himyaritar Erresuma 𐩢𐩣𐩺𐩧𐩣 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
k.a. 110 – k.o. 525 | |||||||
Monarkia | |||||||
Himyar gorriz | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Zafar Sana (IV. mendearen hasieratik aurrera)[1] | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Himyaritiera | ||||||
Erlijioa | Paganismo Judaismo (390 eta gero) | ||||||
Historia | |||||||
|
K. a. 25ean, lehendabizikoz, Sabako Erresuma konkistatu zuen. K.o. 200an Qataban eta 300ean Hadhramaut bereganatu zituen. Sabarekiko zuen zorte politikoa sarri aldatu zen, azkenean, 280. urte inguruan, Sabako erresuma konkistatu zuen arte.[2]
Himyar Arabiako estatu nagusia izan zen 525era arte. Himyaritarrak, jatorrian, gaur egun Yemen den mendiko tribu bat ziren. Intsentsu-merkatari aberatsak ziren eta beduinoen erasoetatik babesteko gotorlekuak altxatzea beharrezkotzat jo zuten. 380. urte inguruan, himyaritar erregeek politeismoa utzi eta judaismora bihurtu ziren. Honek ez zuen inolako eraginik hizkuntzan, egutegian edo idazkeran.[3] Etiopiako Aksumgo Erresumak 340 eta 378 artean Saba gobernatu zuen, baina, 525ean indar himyaritarrek eremua birkonkistatu zuten. Erresumaren gainbehera, Aksumgo eta Bizantziar Inperioko estatu kristauek, Persiako Sasandar Inperioak eta Arabiako hegoaldeako zenbait fakziok egindako prozesu motel bat izan zen. Erresuma, azkenean, aksumdarren eskuetara pasa zen 525ean. 575 eta 628 artean, sasandarren eskuetan izan zen, "Al-Yaman" bosgarren sasandar satrapa Islamera bihurtu zen arte. Harrezkero, Arabiako hegoaldea hedatzen ari zen inperio musulman berrian sartu zen.
Himyaritiera bere hizkuntzak X. mendera arte iraun zuen.
Bere ekonomia nekazaritzan oinarritua zegoen. Kanpo merkataritza olibano eta mirraren esportazioan oinarritzen zen. Urte askoan, Afrikako ekialdea Mediterraneoko munduarekin lotzen zuen bitartekaririk handiena ere izan zen. Gehienbat, merkataritza hau, Afrikako marfila esportatzean zetzan, Erromatar Inperioan saldua izateko. Himyarreko itsasontziak erregularki zihoazen ekialdeko Afrikako kostaldera, eta estatuak ere kontrol politiko handia izan zuen ekialdeko Afrikako merkataritza hirietan.
Egile ezezaguneko Eritrear Itsasoaren aldeko Periploak, Himyarren inperio komertziala eta bere gobernari Karibael (Karab Il Watar Yuhanem II.a) deskribatu zituen, bere ustez, Erromarekin harreman adiskidetsuak izan zituelarik.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.