margolari suediarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilma af Klint (1862ko urriaren 26a - 1944ko urriaren 21a) suediar artista eta arte abstraktuaren aitzindarietako bat izan zen.[1]
Hilma af Klint | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Solna (en) , 1862ko urriaren 26a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Danderyd, 1944ko urriaren 21a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Galärvarvs Cemetery (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Konstfack (en) Suediako Arteen Errege Akademia (1882 - 1889) |
Hizkuntzak | suediera |
Irakaslea(k) | Kerstin Cardon (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | female painter (en) eta artista |
Lantokia(k) | Stockholm |
Kidetza | Q10501244 The Five (en) Edelweiss Society (en) |
Mugimendua | arte abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua allegory (en) paisaia margolaritza animal painting (en) erretratua biluzia |
Hilma af Klint Stockholm-eko (Suedia) Solma udalerrian jaio zen, eta Mathilda af Klint (ezkonaurretik Sonntag) eta Victor af Klint Kapitainaren laugarren haurra izan zen.1882-1887 bitartean Arte Ederren Suediako Errege Akademian ikasi zuen; batez ere, marrazten eta erretratuak eta paisaiak egiten. Arte-ikasketak akademian egin zituzten emakume europarren lehenengo belaunaldiko kide izan zen.[2] Diru-laguntza baten bidez, Akademiak estudio bat eskaini zion Stockholm erdiko Kungstraedgaarden auzo bohemioan. Apurka, gero eta izen handiagoa lortuz joan zen bere paisaia, marrazki botaniko eta erretratuekin. Horrelako lan konbentzionalekin bizitzeko dirua ateratzen bazuen ere, bere 'bizitzako lana' oso bestelakoa izan.
1880an ahizparik gazteena hil zitzaion, eta, harrezkeroztik, dimentsio espirituala lantzen hasi zen. 1896tik aurrera, talde espiritualista eta okultistetan parte hartzen hasi zen. Beste bost lagunekin batera, Bostak izeneko talde bat sortu zuen; espiritismo-saioetatik abiatuta, idazketa eta pintura automatikoa lantzen zituzten. 1906an bere serie artistiko ezagunenetako bati ekin zion: Tenplurako koadroak. Horiek izan ziren egin zituen lehen margolan abstraktuak. 1908an Rudolf Steiner ezagutu zuen, Teosofia Elkarteko[3] kide ezaguna eta Antroposofia pentsamenduaren sortzailea.
Mendekotasuna zuen ama zaindu behar zuela-eta, lan artistikoa bertan behera utzi eta Kungstraedgaarden auzotik alde egin zuen. 1912an Tenplurako koadroak lanari berrekin zion, eta 1915ean bukatu zuen. Hurrengo urtean, Parsifal seriea egin zuen, geometria abstraktuaren joerari jarraikiz, eta 1917an, ostera, Atomo seriea.
Hilma af Klinten ama 1920an hil zen. Urte hartan, af Klintek Suitzara bidaiatu zuen, eta han Rudolf Steinerrekin topo egin zuen; Teosofia Elkartearekin bat egin, eta haren testuak irakurri zituen. Pinturari dagokionez, munduko erlijio handiei buruzko serie bat egin zuen. 1925ean, pintura erabat baztertu eta teosofia aztertzeari heldu zion.
1944an hil zen, 82 urte bete aurretxoan, auto-istripu batean.
Hilma af Klinten lana XX. mende hasierako testuinguru zabalago batean ulertu behar da; hain zuzen ere, sistema artistiko, espiritual, politiko eta zientifikoetan forma berriak bilatzeko ahalegin modernistaren testuinguruan. Garai bereko beste artista batzuek ere gai espiritualekiko interes bera erakutsi zuten, hala nola Wassily Kandinsky, Piet Mondrian, Kazimir Malevitx eta Nabis frantziarrak, eta horietako asko ere, af Klinten antzera, Mugimendu Teosofikoan inspiratu ziren. Alabaina, Hilma af Klintek garai hartako mugimendu modernoarekin ezelango harremanik izan gabe egin zuen arte figuratibotik arte abstraktu eta ez-figuratiboranzko trantsizioa. Tamaina handiko margolanak egin zituen, elementu errepikariak agertzen dituztenak, esaterako, zirkulu zentrokideak, obaloak eta espiralak. Gaiei dagokienez, alderdi metafisikoak lantzen zituen: dualtasuna —materia eta espiritua, femeninoa eta maskulinoa—, munduaren sorrera eta abar.[1][2]
Bizi zelarik, hasierako lanak bakarrik erakutsi zituen, figuratiboak, baina ez margolan abstraktuak. Testamentuan, lan abstraktu guztiak Erik af Klint ilobari utzi zizkion, baina idatzita utzi zuen bere lana ezkutuan gorde behar zela harik eta bere heriotzatik 20 urte iragan arte; izan ere, ez zuen uste bere garaian behar bezala baloratu eta ulertuko zutenik. Hogei urte igaro ondoren kutxak ireki zituztenean, oso pertsona gutxik zeukan han agertuko zenaren berri.
1970ean, Erik af Klintek Stockholmeko Moderna Museoari oparitu nahi izan zizkion oinordetzan jasotako margolanak, baina museoak uko egin zion eskaintzari. Åke Fant arte-historialari esker, 1980ko hamarkadan af Klinten lanak nazioartean ezagutarazi ziren. Orduan, artistaren ilobak Stockholmeko Hilma af Klint Fundazioari eskaini zizkion. Af Klinten obra abstraktuaren bildumak 1.200 margolan baino gehiago ditu.
• 2005–2006 - 3 x Abstraction: New Methods of Drawing. The Drawing Center, New York; Santa Monica Museum of Art; Irish Museum of Modern Art, Dublin.
• 2006 - An Atom in the Universe. Camden Arts Centre, Londres, Erresuma Batua.
• 2007-2008 - The Alpine Cathedral and The City-Crown, Josiah McElheny. Moderna Muséet, Stockholm, Suedia.
• 2008 - Das Medium als Künstler. Bochum-eko Museoa, Alemania
• 2008 - Traces du Sacré. Centre Pompidou, Paris
• 2008 - Hilma af Klint – Une modernité rélévée. Centre Culturel Suédois, Paris
• 2008-2009 - Traces du Sacré. Haus der Kunst, Munich.
• 2010 - De geheime schilderijen van Hilma af Klint. Museum voor Moderne Kunst, Arnhem.
• 2013-2014 - Hilma af Klint, a Pioneer of Abstraction. Moderna Museet, Stockholm, Suedia.
• 2015 - Veneziako 55. Bienaleko Pabiloi Nagusian erakutsitako lanak.
• 2016, Painting the Unseen. Serpentine Gallery, Londres, Erresuma Batua.[4]
• 2016 The Keeper. New Museum of Contemporary Art, New York.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.