Hilary Putnam

filosofo estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Hilary Putnam

Hilary Whitehall Putnam (Chicago, Illinois, 1926ko uztailaren 31 Boston, Massachusetts, 2016ko martxoaren 13a) estatubatuar filosofoa izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Hilary Putnam
Thumb
Bizitza
JaiotzaChicago, 1926ko uztailaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMassachusetts
HeriotzaArlington, 2016ko martxoaren 13a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: mesothelioma malignant recurrent (en)
Familia
AitaSamuel Putnam
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Central High School (en)
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1951) Doktoretza : filosofia
Tesi zuzendariaHans Reichenbach
Doktorego ikaslea(k)Paul Benacerraf
George Boolos (en)
Jerry Fodor
Herbert Enderton (en)
C. Ward Henson
David Frederick Isles (en)
Frank Wilson Thompson (en)
Miriam L. Lucian (en)
Stephen Louis Bloom (en)
Leslie Howard Tharp (en)
Joan Donaldson Lukas
David Lewis
Norman Daniels (en)
Daniel Garber (en)
Norbert Hornstein (en)
Elliott Sober (en)
James F. Conant (en)
Elijah Millgram (en)
Ludger Herbert Viefhues-Bailey
Richard Jeffrey (en)
Richard Healey (en)
Mark Wilson (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Massachusettseko Teknologia Institutua
Harvard Unibertsitatea
Northwestern Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam James, John Dewey eta Ludwig Wittgenstein
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Britainiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Progressive Labor Party (en)
Itxi

Pennsylvania, Harvard eta Kaliforniako unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1956tik aurrera filosofia-irakaslea izan zen Harvarden. Putnamen filosofiak, hasieran, tradizio analitikoari uko egin gabe, muturreko jarrera batzuen kontra egin zuen, nominalismoaren eta errealismoaren, konbentzionalismoaren eta errealismoaren, eta analisiaren eta sintesiaren arteko aurkakotasun hertsiaren kontra, adibidez. Putnamen ustez, jarrera guztiak aztertu behar dira, aurreiritzi gabeko ikuspegi libreak lortuko badira, ez jarrera ortodoxoekin ez neortodoxoekin bat etorriko ez direnak. Oro har, Putnamen jarrera enpirista eta materalista samartzat har daiteke. 1976tik aurrera, baina, Putnamen jarrera bestelakoa da. Harrezkero berak "barne errealismoa" edo "errealismo pragmatikoa" deitu duen jarrera defendatu baitu. Lanik aipagarrienak: Philosophical Papers, hiru ale: Mathematics, Matter and Method (1975, Matematika, materia eta metodoa); Mind, Language and Reality (1975, Adimena, hizkuntza eta errealitatea); eta Realism and Reason (1983, Errealismoa eta arrazoia). Beste zenbait lan: Philosophy of Logic (1972, Logikaren filosofia), Meaning and the Moral Sciences (1978, Esanahia eta zientzia moralak), Reason, Truth and History (1981, Arrazoia, egia eta historia), The Many Faces of Realism (1987, Errealismoaren aurpegi ugariak), Realism with a Human Face (1990, Giza aurpegiko errealismoa), Renewing Philosophy (1992, Filosofia berriztatzen), Pragmatism: An Open Question (1995), The Collapse of the Fact/Value Dichotomy and Other Essays (2002), Ethics Without Ontology (2004).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilary Putnam Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.