musikagile japoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hikari Ōe (japonieraz: 大江 光 Ōe Hikari , Tokio, 1963ko ekainaren 13a) autismoa duen japoniar musikagilea da. Literaturako Nobel Saria 1994an irabazi zuen Kenzaburō Ōe idazle japoniarraren eta Yukari Itamiren semea da, eta Juzo Itami zine zuzendariaren iloba.
Hikari Ōe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tokio, 1963ko ekainaren 13a (61 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Familia | |
Aita | Kenzaburō Ōe |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Hikari Ōe garapenerako ezgaitu jaio zen, burmuinaren zati bat garezurretik ateratzen zitzaiolako. Medikuek gurasoak konbentzitzen saiatu ziren semea hiltzen uzteko, ebakuntza egin arren bizitza osorako begetatibo geratzeko arriskua zegoelako. Baina ez zuten onartu, eta Hikari izena ipini zioten, japonieraz “Argia”. Ebakuntza egin ondoren ere, ikusmen urritasuna, garapenaren atzerapena, epilepsia eta koordinazio fisiko mugatuarekin geratu zen. Eta ez zuen hitz egiten, bere sentimenduak adierazteko.[1]
Gurasoak konturatu ziren lehen erreakzioa soinu jakin bati, beraiekin telebista ikustean izan zela, txori baten txioari erantzun zionean. Gurasoak liluratuta geratu ziren. Disko bat erosi zioten txorien deien soinuekin, non emakume batek txori bakoitzaren izena esaten zuen txoriaren txioa entzun aurretik. Harrez gero, disko hau eta musika klasikoa entzuten orduak ematen zituen.
Egun batean gurasoekin oporretako etxetik gertu zihoazela, txori bat abesten entzun zuten, eta ondoren Hikarik diskoan txorien abestiak aurkezten zituen emakumearen ahotsa imitatu zuen. Horrela sortu zitzaien haurrari musika irakasle bat kontratatzeko ideia. Gurasoek Kumiko Tamura piano irakaslea aukeratu zuten, eta hitzez egin ordez, bere sentimenduak musikan eta musika konposizioen bidez adierazten hasi zen. Azkenean, musika-notazioa ere irakatsi zioten.
Hamahiru urterekin asmatu zuen lehen abestia, eta nagusitutakoan ganbera-musika sortzen hasi zen.[2] Bere lehen diskoak 80.000 kopia saldu zituen, Japonian ohikoena gehienez 10.000 kopia saltzea zenean, eta ondorengoekin guztira milioi bat kopiatik gora saldu ditu.[3]
Kenzaburō Ōek semeari aitortzen dio bere literatura ibilbidean eragina izana. Kenzaburō bere semeari "ahotsa" ematen saiatu zen idatzien bidez, eta hainbat liburutan semean oinarritutako pertsonaiaren bat ageri da.
1994an Kenzaburok Literaturako Nobel Saria irabazi zuen, besteak beste 1964ko Gai pertsonal bat liburuari esker, idazleak burmuinean kaltetutako haurra bere bizitzan onartzearen oinazea deskribatzen zuen, azalduz nola erabaki zuen semearekin bizitza aurrera eramatea.[4] Hikari nabarmen agertzen da Nobel batzordeak goraipatzeko hautatutako liburu askotan, hala nola:
- Gai pertsonal bat, Hikariren bizitzako alderdiak deskribatzen dituen lan sortako lehena.[5]
- Irakats iezaguzu gure eromena ganditzen, 1969an argitaratua, hitz egiten ez duen haur baten familiaren barne bizitzari buruzkoa.[6]
• Uholdeak nire arima inbaditu du, 1973an kaleratua, haur batekin erlazionatzeko aitaren zailtasunak deskribatzen ditu, hegazti basatien abestien bidez haurra poliki-poliki bere familiarekin komunikatzen hasten denean.
• Jaiki zaitezte, aro berriko gizon gazteak, 1983an argitaratua, haur bat izatetik gazte bilakatzeraino Hikariren garapena deskribatu du. Halaber, Hikariren bizitza da Kenzaburori Nobel saria eman ondoren 1996an argitaratu zuen Familia sendatzailea lehen liburuaren muina, non Hikariren bizitzan izandako garaipen txikiak ospatzen dira.
Argitaratutako lanek ez dute eduki linguistikorik. Bere musikak eta partiturak 5 hizkuntzetako 30 argitalpenetako 12 liburutan daude, eta 1.721 liburutegietako funtsetan biltzen dira:[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.