From Wikipedia, the free encyclopedia
High School DxD (japonieraz: ハイスクールD×D Hepburn: Haisukūru Dī Dī ) nobela arinen bilduma bat da, Ichei Ishibumik idatzia eta Miyama-Zerok ilustratua. Gaur egun mangarako moldapen bat egiten ari da, idazle berdinak eginda eta Hiroji Mishimak ilustratua. 2012ko urtarrilaren 6an animereko moldapen bat atera zen, gaur egun 3 denboraldik, 12 kapitulu espezialek eta 4 OVAk osatzen dituena eta laugarren denboraldi bat, High School DxD HerO izena duena eta 2017ko urriaren 21an 2018an estreinatuko zela aditzera eman zena.
Issei Hyōdō Kuō Akademiako bigarren urteko ikaslea da. Perbertsio handia du eta portaera oso lizuna. Bizitza lasaia dauka egun batean Yūma Amano izeneko neska batek zita bat eskatzen dion arte. Iluntzen hasten denean neskak baztertutako leku batera eramaten du eta bere benetako forma erakusten dio. Eroritako aingeru bat da eta Issei hil nahi du. Inork salbatu ezin duenez mutila hiltzen da.
Esnatzean jabetzen da deabru batean haragitu dela, eta egun horretatik Rias Gremory-ren, maila altuko deabru bat eta institutuko neskarik politena, zerbitzari moduan hasten da lan egiten.
Gaur egun 22 liburukik osatzen dute istorioa. High School DxDren lehenengo bolumena Fujimi Shobo-k argitaratu zuen 2008ko iraileko 20an. 2013ko urtarrilaren 19an hamalau bolumen argitaratu dira bere zigiluarekin, Fujimi Fantasia Bunko.
BOLUMENA | TITULUA | ARGITALPEN DATA |
1. liburukia | Diabolos of the Old School Building | 2008ko irailaren 20a |
2. liburukia | Phoenix of the Battle School | 2008ko abenduaren 20a |
3. liburukia | Excalibur of the Moonlit Schoolyard | 2009ko apirilaren 20a |
4. liburukia | Vampire of the Suspended Classroom | 2009ko irailaren 19a |
5. liburukia | Hellcat of the Underworld Training Camp | 2009ko abenduaren 19a |
6. liburukia | Holy Behind the Gymnasium | 2010ko martxoaren 20a |
7. liburukia | Ragnarok After School | 2010ko uztailaren 17a |
8. liburukia | The Work of a Devil | 2010ko abenduaren 18a |
9. liburukia | Pandemonium at the School Trip | 2011ko apirilaren 20a |
10. liburukia | Lion Heart of the School Festival | 2011ko irailaren 17a |
11. liburukia | Ouroboros and Promotion Tests | 2012ko urtarrilaren 20a |
12. liburukia | Heroes of Tutoring | 2012ko apirilaren 20a |
13. liburukia | Issei SOS | 2012ko irailaren 6a(edizio mugatua)
2012ko irailaren 20a(edizio erregularra) |
14. liburukia | Wizards of Career Counseling | 2013ko urtarrilaren 19a |
15. liburukia | Dark Knight of the Sunnyspot | 2013ko martxoaren 31a(edizio mugatua)
2013ko ekainaren 29a(edizio erregularra) |
16. liburukia | Daywalker Extra Lesson | 2013ko urriaren 19a |
17. liburukia | Valkyrie of the Teacher Training | 2014ko otsailaren 20a |
18. liburukia | Funny Angel of the Christmas Day | 2014 ekainaren 20a |
19. liburukia | Durandal of the General Election | 2014ko azaroaren 20a |
20. liburukia | Belial of Career Consultation | 2015ko uztailaren 15a |
21. liburukia | Lucifer of free school | 2016ko martxoaren 19a |
22. liburukia | Gremory of graduation ceremony | 2016ko uztailaren 20a |
Lehen liburukia Fujimi Shobok argitaratu zuen 2011ko ekainaren 9an, Dragon Age aldizkarian. Gaur egun 8 liburuki dauzka.
BOLUMENA | ARGITALPEN DATA |
1. liburukia | 2011ko ekainaren 9a |
2. liburukia | 2011ko abenduaren 9a |
3. liburukia | 2012ko uztailaren 9a |
4. liburukia | 2013ko urtarrilaren 9a |
5. liburukia | 2013ko irailaren 9a |
6. liburukia | 2014ko apirilaren 9a |
7. liburukia | 2014ko abenduaren 9a |
8. liburukia | 2015ko abuztuaren 8a |
Gaur egun hiru denboraldik eta 2018an estreinatuko den laugarren bat osatzen dute animea. Guztira 36 kapitulu eta 4 OVA dira. Lehenengo denboraldia, High School DxD titulua zuena, 2012ko urtarrilaren 6tik martxoaren 23ra iraun zuen, eta 12 kapitulu, 6 kapitulu espezialek eta 2 OVAk osatzen du. Estreinaren aurretik beste OVA bat argitaratu zen. Bigarren denboraldia, High School DxD New titulua duena, 2013ko uztailaren 7tik 2013ko irailaren 22ra iraun zuen eta 12 kapituluz osatuta dago. Hirugarren denboraldia, High School DxD Born titulua duena, 2015eko apirilaren 4tik 2015eko ekainaren 20ra iraun zien. 12 kapituluk eta 6 kapitulu espezialek osatzen dute denboraldia. Laugarren denboraldia High School DxD HerO titulua izango du eta 2018an estreinatuko da. Fantasia Bunko Festival 2017-n eman zen argitzera eta lehen promozio-bideoa ere argitaratu zen.
Issei Hyōdō (兵藤一誠(ひょうどういっせい)Hyōdō Issei)
Seiyū: Yūki Kaji
Kuou institutuko bigarren urteko ikaslea da. Gizon moduan perbertituaren adibide klasikoa da, gauza lizunekin amets egiteko ohitura du eta horregatik ezagutua da institutuan. Bere lehengo neska-laguna hiltzen du, baina Rias Gremory-k salbatzen du, bizitzara berriz ekartzen berarentzako lan egiten duen deabru baten moduan. Bere maila peoia da eta maila baxuko deabrua da, baina gogor egiten du lan maila altuko deabru bat izateko eta harem bat edukitzeko bere ametza lortzeko. Issei Rias maite du, baina bere taldeko beste neska batzuen tentazioak jartzen diote, ala nola Akeno Himejima edo Asia Argento.
Rias Gremory (リアス・グレモリーRiasu Guremorī)
Seiyū: Yōko Hikasa
Akademiako idol-a da, eta guztiok miresten dute. Bere benetako identitatea Gremory taldeko Printsesa da eta mundu horretan Karmin-koloreko Hileko Hondamendiaren Printsesa moduan ezagutzen da. Bere anaia Sirzechs Lucifer da, deabru erregea. Institutuan Ezkutuko Ikerketa Taldeko burua da, bere manduan dauden deabruek osatzen dutena. Bere maila erregea da eta Isseiz maitemintzen da hark Raizer Phoenixekin zuen ezkontza, Riasek ez zuen berarekin ezkondu nahi, zapuzten duenean.
Akeno Himejima (姫島朱乃(ひめじまあけの)Himejima Akeno)
Seiyū: Shizuka Ito
Akeno Ezkutuko Ikerketa Taldeko bigarrena da. Bere maila erreginarena da. Institutuan Rias Gremory-ren ostean miretsiena da. Oso neska lasaia eta adeitsua ematen du, baina borroketan sartzen denen bere alde sadikoa agerian uzten du. Isseiz maitemintzen da hark esaten dionenean ez zaiola inporta bera erdi deabru erdi eroritako aingeru izatea esaten duenean.
Asia Argento (アーシア・アルジェントĀshia Arujento)
Seiyū: Azumi Asakura
Asia elizako serora bat da. Isseik hirian ezagutu zuen. Neska oso adeitsua eta bihozbera da. Bere gorputzean Twilight Healing, Sacred Gear bat, dauka, gizakiak, deabruak, aingeruak eta eroritako aingeruak senda ditzakeena. Bere maila alfil da eta Isseiz maitemintzen da hark eroritako aingeruengatik salbatzen duenean.
Koneko Tōjō (塔城小猫(とうじょうこねこTōjō Koneko)
Seiyū: Ayana Taketatsu
Issei baino urte bat txikiagoa da. Bere maila dorrea da. Ez da oso hizlaria eta hasieran Isseirekin ondo konpontzen ez den bakarra da. Borrokan egiten ez duen momentu ia guztietan ikusten da zerbait jaten dagoela. Institutuko maskotatzat hartzen da, bere loli itxuragatik. Isseiz maitemintzen da hark bere arrebaz babesten duenean.
Yūto Kiba (木場祐斗(きばゆうと) Kiba Yūto)
Seiyū: Kenji Nojima
Kiba ezpatari bat da eta bere maila zalduna da. Bere itxuragatik, adimenagatik eta bere nortasun atseginagatik institutuko neskek miresten dute eta Isseik etsai bezala ikusten du neskekin egoterako orduan.
Xenovia Quarta (ゼノヴィア・クァルタXenovia Quaruta)
Seiyū: Risa Taneda
Bera Ezpata Sakratuen eramaileetako bat da. Hasieran elizak Irina-rekin bidalia da lapurtutako Excalibur ezpataren zatiekin egindako espatak berreskuratzera edo suntsitzera. Bibliako Jainkoa duela denbora asko hil zela jakiten duenean erabakitzen du deabru bat bihurtzea eta Riasen zerbitzaria. Ahal duen guztietan Issei seduzitzen saiatzen da, haur indartsuak izan nahi dituelako. Bere maila zalduna da.
Gasper Vladi (ギャスパー・ヴラディGyasupā Vuradi)
Seiyū: Ayane Sakura
Gasper erdi banpiro erdi gizakia da eta trabesti itxura du, mutil izanda nesken moduan janzten da. Ikusten duenaren denbora gelditu ahal du bere Sacred Gear, “Forbiden Balor View”arekin, baina ezin du botere hori guztiz kontrolatu. Horregatik Riasek giltzapetu zuen, botere hori kontrola dezan arte arriskutsua zelako. Isseriren odola edaten badu bere botereak asko handitzen dira. Bere maila alfil da.
Rossweisse ( ロスヴァイセRosuvuaise)
Seiyū: Ai Kakuma
Hasieran valquiria bat da, Odin-en bizkartzain moduan lan egiten duena. Loki jainkoarekin borroka bat amaitzean Odin beraz ahazten da eta Isseiren herrian uzten du. Horren ostean Riasek konbentzitzen du bere zerbitzari egin dadin. Bere maila dorrea da eta irakasle moduan kontratatzen dute Kuou institutuan.
Ravel Phoenix ( レイヴェル・フェニックスReivueru Fenikkusu)
Seiyū: Asuka Nishi
Hasieran bere anaia Raiser-en alfila zen, baina hark Isseiren kontran izandako erabateko porrotaren ostean Isseiz maitemintzen hasten da( baina Tsundere moduan).
Irina Shidō (紫藤イリナ(しどうイリナ)Shidō Irina)
Seiyū: Maaya Uchida
Hasieran Xenoviaren lagun moduan agertzen da. Isseiren txikitako laguna da ere. Bibliako Jainkoa hilda dagoela konturatzen denean, Xenobiak ez bezala, bere bizitzarekin jarraitzen du eta Mikel goiangeruaren “As” bihurtzen da. Isseirekin maiteminduta dago bera ere, hura deabrua bihurtu den arren Irinaren sentimenduak ez dira aldatu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.