From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry Purcell —ahoskera: /ˈpɜ:səl/— (Westminster, Londres, 1659ko irailaren 10a – 1695eko azaroaren 21a) Britainia Handiko musikagile edo konpositore barroko bat izan zen. Opera landu zuen batik bat. Hainbaten ustez, Ingalaterrako musikagile onena da.[1] Frantziako eta Italiako elementu estilistikoak hartuta, Ingalaterrako musika barrokoa sortu zuen.
Henry Purcell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Westminster, 1659ko irailaren 10a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Westminster, 1695eko azaroaren 21a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Frances Purcell (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Westminster School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Pelham Humfrey (en) John Blow Henry Cooke (en) Matthew Locke |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, musikologoa, musikaren teorikoa eta autorea |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera himnoa Oda |
Musika instrumentua | organoa Klabizenbaloa |
henrypurcell.org.uk | |
|
Purcell Westminsterko (Londres, Ingalaterra) Old Pye Streeteko St Ann’s Lanen jaio zen. Aita, Henry Purcell izenekoa hura ere, Chapel Royaleko jaun eta abeslari izan zen, eta Karlos II.a Ingalaterrakoaren koroatzean abestu zuen. Hiru anaietan nagusia izan zen, eta anaia txikiena ere, Daniel Purcell (1717an hila), konpositore emankorra izan zen. 1664an aita hil ondoren, bere osaba Thomas Purcellen zaintzapean geratu zen. Thomas ere Chapel Royaleko kide zen, eta Henry kide gisa bertan sar zedin lan egin zuen. Henryk lehenik Henry Cookerekin ikasi zuen, eta ondoren, Cooken ordezko izan zen Pelham Humfreyrekin. Humfrey hil ondoren, John Bolwrekin jarraitu zituen ikasketak, Westminstergo eskolara joaten zen bitartean. 1676an, Westminster abadiako organista-laguntzaile izendatu zuten. 1680ean, Blowk, 1669tik Westminster abadiako organista zena, bere karguari uko egin zion, eta Purcellen alde egin zuen leku hori har zezan. 1682an, Edward Lowe hil, eta Chapel Royaleko organista egin zuten. Hurrengo urteetan, musika sakroa besterik ez zuen egin ia, eta antzerkiaren zituen loturak moztu egin zituen. Hala ere, bere kargu berria hartu aurretik, antzerkirako bi lan garrantzitsu konposatuak zituen: Nathaniel Leeren Theodosuis lanerako eta Thomas D’Urfeyren Virtuous Wife lanerako. 1689an, Purcellek Dido eta Eneas opera konposatu zuen, Ingalaterrako musika dramatikoaren historian mugarri garrantzitsua izan zena. Purcell 1695eko azaroaren 21ean hil zen, eta Westminster Abadian lurperatu zuten.
Henry Purcellek 860 lan baino gehiago konposatu zituen. Bere obrak hiru estiloren eragina izan zuen:
Musika horrek bi estilo argi ditu Purcellengan: tradizionala eta italiarra (azken hori oso nabaria haren sonatetan). Aipatzekoak dira Purcellen zortzi suiteak, hogeita bost martxa eta klabezinerako pieza inguru eta sonatak biolinerako.
Purcellen musika sakroak eragin italiar nabaria du, eta hiru generotan zatitu daiteke:
Purcellek zenbait oda arranditsu idatzi zuen, nobleziaren edo erregearen gertakari garrantzitsuren bat zela bide. Genero horretan zuen trebezia izugarri handitu zen 1680tik aurrera. Aipatzekoak dira Maria erreginaren urtebetetzerako konposatutako oda eta Ode for St Cecilia's Day.
Antzerkirako musika erakargarria idatzi zuen Purcellek: Distressed Innocence, Abdelazer, The Married Beau. Opera bakarra idatzi zuen, zentzu hertsian esanda: Dido eta Eneas (1689). Haren beste lanak “erdioperak” dira: Dioclesian (1690), Kind Arthur (1691), The Fairy Queen (1692), The Indian Queen (1695ean hasia).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.